Maiatzean Hego Euskal Herrian 6.252 pertsonetan egin zuen behera. Honek %3,2ko beherakada suposatzen du apirilarekiko, baina baita langabeziaren zuzenketan ematen den desazelerazioa, iazko maiatzean %3,6 egin baitzuen behera. Edozein kasutan, langabezia zifra ofiziala 189.188 langabetutakoa da, duela 8 urte krisia hasi zenean baino %85 handiagoa. Langabetuen %54,5 emakumezkoa da.
Normalean maiatza hilabete ona izaten da enpleguarentzat kontratazioa bultzatzen duten urtaroko faktoreak daudelako, baina hau nagusiki prekarioa izaten da, aldi baterakoa eta oso iraupen laburrekoa.
Zehazki, maiatzean sinatutako kontratuen %93,6 aldi baterakoa izan zen eta erdia hilabetetik beherakoa. Gainera, kontratuen %40 gutxi gorabehera lanaldi partzialekoa da eta %67,5 emakumeen sinatua. Hauexek dira nagusiki lanaldi mota hau izaten dutenak.
Honela konprobatzen dugu, hazkunde ekonomikoa erritmo onean joan arren, laneko pobrezia, prekarietatea eta azpienplegua kronifikatu egiten direla, horrela, pilaketa ziklo baten gainean egonkortzen den oinarria bihurtzen dira horrela, baina orain esplotazio baldintza gogorragoekin.
Hala ere, bankaren erreskatearen ondorioak eta azken urteotan inposatutako erreforma gogorrak jasan ondoren, patronala eta banka langileen aurkako ofentsiba berri batekin dagoz. Hauteskundeak gerturatu ahala, gero eta maizago agertzen dira presio talde ekonomiko zein enpresarialak ekainaren 26ko hauteskundeetatik aterako den gobernu berriari lan erreforman koska bat estutzeko exijituz.
Argi eta garbi geratu da zein den euren helburua: kaleratzea are gehiago erraztea, langabeziagatiko prestazio eta diru-laguntzak berriz murriztea, gazteen esplotazio baldintzak gogortzea eta soldatak murrizten jarraitzea.
Egoera honen aurrean, LABek konpromisoa hartzen du prekarietatearen borroka indartzeko eta krisiak gehien kolpatu dituen sektoreen erreskatu sozialaren alde. Bi lehentasun hauek leku nabarmena bete beharko lukete alderdi politikoen agendan.
Hego Euskal Herriko langabeziagatiko prestazioen jasotzaileak
|
|||
2016eko apirila |
Gizonak
|
Emakumeak
|
Guztira
|
Jasotzaileak guztira (SEPE)
|
–
|
–
|
75.056
|
Langabezian dauden jasotzaileak
|
30.784
|
30.689
|
61.473
|
Jasotako langabezia
|
89.357
|
106.083
|
195.440
|
Langabeziak eta prestaziorik gabe daudenak |
58.573
|
75.394
|
133.967
|
Doitutako estaldura tasa |
%34,5
|
%28,9
|
%31,5
|
Iturria: LABek egina Lanbide, Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta SEPEko datuak erabilita.