Urtea hasi berria eta 10 langile hil dira honezkero lanean Euskal Herrian. Azkenekoa gaur arratsaldean, Gadakaoko GHI Hornos Industriales enpresan. Langileari pieza bat gainean erori zaio eta bertan hil da.
Lehenik eta behin, LAB sindikatutik gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu hildako langilearen familia eta gertukoei. Onartezina da behin eta berriz istripu mota hau errepikatzea, oinarrizko segurtasun neurriekin ekiditu zezakeena. Enpresa honek 2018an irabaziak bikoiztu zituen eta onartezina da etekin ekonomikoak langileen segurtasun eta bizitzaren aurretik ezartzea. Nazkatuak gaude. Administrazioei ,arduradunak seinalatzeko eta ordain dezatela exigitzen diegu.
LABen argi dugu laneko indarkeriarekin amaitzeko lan eta bizitza duina bermatu behar direla, lanetik onik eta bizirik bueltatzea eskubidea dugulako. Ezinbestez eredu berri bat
gauzatu behar dugu, enpresen etekinen gainetik langileon bizitza eta osasuna lehentsiko dituena.
LAB sindikatutik lanean eta borrokan jarraituko dugu langileon eskubide, segurtasun eta osasunaren alde. Dei egiten dugu hurrengo orduetan antolatu daitezkeen salatze mobilizazioetan parte hartzera.