2025-03-29
HomePentsio erreformaLanaldi partzialetan jubilazio pentsio duina exijitzeko elkarretaratzeak Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Lanaldi partzialetan jubilazio pentsio duina exijitzeko elkarretaratzeak Hego Euskal Herriko hiriburuetan

"Diskriminaziorik ez, lanaldi partzialetan jubilazio pentsio duina" lelopean LAB sindikatuak elkarretaratzeak egingo ditu Gizarte Segurantzaren aurrean bihar, hilak 7, Donostia, Bilbo eta Iruñean eta otsailaren 13an Gasteizen .

LAB sindikatua bihar hilak 7, Donostia, Bilbo eta Iruñean mobilizazioak iragarri ditu Gizarte Segurantzaren aurrean Europako auzitegitik etorritako sententziaren aurrean estatu mailan egin den lanaldi partzialetako jubilazio araudi berria diskriminatzailea dela salatzeko. Gasteizen otsailaren 13an mobilizatuko da.

Deialdiak
Otsailak 7
Donostia eta Bilbo 11:00etan
Iruñea 12:45etan

Otsailak 13
Gasteiz 12:00etan
 

LAB Facebooken

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.