2024-12-22
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaLanaldi partzialaren babes sozialari dagokion araudi berriak emakumeak miseriara kondenatzen ditu

Lanaldi partzialaren babes sozialari dagokion araudi berriak emakumeak miseriara kondenatzen ditu

Joan den abuztuaren 3an Estatuko Aldizkari Ofizialak 11/2013 Errege Dekretu Legegilea publikatu zuen, zeinaren bidez lanaldi partzialeko jardunaren babes sozialari dagozkion hainbat ezaugarri aldatzen diren, Europako Justizia Auzitegiak nahiz Auzitegi Konstituzionalak emandako sententzietan jasotakoari erantzuteko helburuz. Ebazpen horien arabera, jubilazio-pentsioa jasotzerakoan lanaldi partzial baten kotizazioen kalkulua arautzen duen araudi espainiarra Zuzenbide Komunitarioak ezartzen duenaren aurka doa, gizarte segurantzaren alorrean emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioa urratzen duelako. Aipatu dekretu legegilea irailaren 12an espainiar Kongresuan baliozkotua izan da.

Araudi berri honekiko kritikoa da LAB. Sindikatuarentzat orain inoiz baino premiazkoagoa da pentsio sistema justu eta solidario bat arautzea posible egingo duen Lan Harremanetako Euskal Esparrua.

11/2013 Errege dekretu legegilea

-aurrekariak:

*Europar Justizi Auzitegiaren epaia (2012ko azaroaren 22) eta auzitegi konstituzionalekoa (2013ko apirilean): Erretiro edo jubilazio pentsioetarako eskubidea izateko kotizazioen zenbatekoetaz aritzen den espainiar araudia zuzenbide komunitarioaren kontrakoa dela esaten dute, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasun printzipioa hausten duelako.

*Espainiar araudia jubilazio pentsioa jaso ahal izateko lanaldi partzialean aritutako langileei lanaldi osoan aritutako langileei baino egun gehiago eskatzen bai die. Diskriminazio bikoitza ematen da beraz, pentsioak jasotzeko baldintza zorrotzagoak galdatzen dira eta gainera ondoren jasoko den pentsioaren zenbatekoa ere txikiagoa izango da.

*Araudi honek zeharka bada ere emakumeekiko diskriminazioa eragiten du, printzipioz eta itxuraz neutroa den xedapen batek desabantailan jartzen bai ditu sexu bateko pertsonak beste sexuko pertsonekiko, izatez lanaldi partzialetan aritzen diren langileetatik %80 emakumeak dira.

*Epai hauen harira LAB sindikatuak kanpaina informatiboa jarri zuen martxan lantokietan, lanaldi partzialean aritzen diren emakumeengana jo, informatu eta 7.000 eskaera baino gehiago jaso eta bideratu genituen gizarte segurantzara. Eskarietan aldarrikapen zehatza eta argia egiten genuelarik; pentsioa jasotzeko baldintzak berriz arautzean, lanaldi partzialean lan egindako egun bakoitza kontuan izatea kotizatutako egun bezala.

• Oporren testuinguruaz baliatuz, abuztuaren 3an BOEn argitaratu zuten 11/2013 errege dekretu legegilearen bidez aurretik aipatu ditugun epaiak agindutakoa bete nahi izan dute. Dekretu hau pasa den astean, irailaren 12an kongresuaren oneritzia jaso izan duelarik.

Araudi berri honekiko kritikoak izan behar gara, gobernuak berriz ere emakumeekiko diskriminaziorik suposatuko ez lukeen pentsio sistema justu eta berdintsua ezartzeko zeukan aukerari heldu beharrean, emakumeoi iruzur egin eta emakumeok lan munduan ere jasaten dugun diskriminazio egoera iraunarazten duten partxeo neurrien alde egin duelako.
Emakumeen lanari ez zaio gizonezkoenak duen balio eta aitortza bera ematen, eta aurrerantzean ere, araudi honen arabera, lan egindako egun bakoitza ez da aitortuko kotizatutako egun bat bezala. Lan egindako egunetatik kotizatuak izango direnak kalkulatzeko “partzialtasun-koefizientea” deritzaiona aplikatuko da.

Halaber, kritikatu egin nahi dugu CCOO eta UGT sindikatu estatalistek araudi honen gainean egindako balorazio positiboa. Egia da egungo araudiarekin jubilazio pentsioak jaso ahal izateko eskatzen den gutxieneko kotizazioa murriztu egiten dela, baina 15 kotizazio-urte beteak dituztela ziurtatzerik ez duten pertsona guztiei pentsioa murriztu egingo zaie, 15 urte horiek betetzeko falta duten denborarekiko proportzionalki.
Beraz, jubilazio-pentsioa jasotzeko eskubidea pertsona gehiagori zabalduko bazaie ere, galdera da zer pentsio mota izango den jasoko dutena. Miseriara eramango gaituzten pentsioak dira, gehienetan osatu egin beharko direnak (gutxienekora heltzen ez diren pentsioei osagarri bat ezarriko zaie, baina honek ezingo du gainditu prestazio ez-kontributibo moduan egokituko litzatekeen kopurua). Gerta liteke, beraz, jasoko den pentsioa, osagarria gehituta ere, ezarritako gutxieneko pentsiora ez iristea.

Hori horrela izanik, esan dezakegu errege dekretu honek, justua eta berdintasunezkoa izatetik urrun, emakumeak pobreziara eta miseriara kondenatzen dituela, bizi baldintza duinak bermatzerik ez duten pentsioak sustatuz. Ez dugu ulertzen, beraz, hau guztia garaipen gisa hartzea, beste sindikatu batzuk egin duten moduan. Gure iritziz, emakumeontzat iruzur berri bat da aurrean daukaguna.

LAB sindikatutik ekin eta ekin jarraituko dugu geure pentsio sistema propioa arautzeko beharra dugula aldarrikatzen, justizian eta elkartasunean oinarritutako sistema bati bide emango dion Lan Harremanetako Euskal Esparrua behar dugu. Euskal Herriko emakumeek ez dugu iruzur gehiagorik onartuko, partxeo-neurriekin asper-asper eginda gaude, eta horrexegatik, mobilizatzen eta Euskal Herrirako eredu sozioekonomiko berri bat aldarrikatzen jarraituko dugu.

 

 

LAB sarean
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...