2024-12-22
HomeZerbitzu PribatuakInformatikaLan uzteak egin dituzte Informatica de Euskadiko langileek

Lan uzteak egin dituzte Informatica de Euskadiko langileek

Lanuzte honekin salatu nahi dugu Kutxabankek bere akzio gehienen salmenta posiblea Accenture multinazionalari. Salmenta azkenean burutzen bada, euskal banku nagusiak enpresaren kudeaketa zuzena galduko du.

Informatica de Euskadiko enpresa batzordeak bi orduko lanuztera deitu du gaurko, 12:15etik 14:15era. Honetaz gain, kontzentrazioa egin dute, 13:15ean, Bilbon, Kutxabanken egoitzaren aurrean.

Informática de Euskadiko enpresa-batzordetik, CCOO, LAB eta SIIEk osatua, Kutxabanken akzio gehienen salmenta posibleak egungo langileen enpleguaren eta lan-baldintzetan izango dituen ondorioak salatu nahi ditugu:

– Lanpostuen galera: zenbait sail bertan behera uztea, negozio lerro batzuk ixtea eta negozioa Accentureko beste enpresa batzutara eramatea ekar dezakeena.

– Lan baldintzen galera: Bizkaiko bulego eta despatxuetako hitzarmenean jasota dauden lan-baldintzak mantentzeko akordioa 2018ko abenduaren 31an amaitzen da, orduan, gehiengoa duen bazkideak aholkularitzen estatu mailako hitzarmena ezarri ahalko luke, lan-baldintza okerragoak jasotzen dituena.

– Deskapitalizazioa: Salmenta honek multinazional amerikar baten esku utziko du 325 langile dituen euskal enpresa bat, Bizkaiko parke teknologikoan kokatua dagoena eta 20 urte baino gehiago daramatzana BBK (lehen) zein Kutxabank eta Cajasurreko (euskal kutxen bategitetik hona) garapen informatikoa egiten.

Kutxabank eta BBK Fundazioaren arteko kontraesanak ere salatu nahi ditugu Bizkaiko ehun enpresarialaren defentsari dagokionez. Alde batetik, BBK Fundazioak bertoko enpresak bultzatzeko funts baten sorrera iragartzen du eta bestetik, Kutxabankek aurrera jarraitzen du Informática de Euskadiren %90 Accentureri emateko prozesuarekin.

Ondorio hauek direla eta, Enpresa-batzordeak salmenta gelditzea eskatzen du eta enpresaren bazkideei eskatzen die enplegua eta lan-baldintzei eusteko konpromiso bat sinatzea. Ezezkoa izan da Kutxabank zein Accentureren erantzuna.

Zoritxarrez Kutxabanek, euskal erreferentea dena eta euskal gizartearen garapenaren aldeko konpromiso argia duena banka sektorea online-bankaren negozia bultzatzen ari denean, bziakarra eman die Informatica de Euskadiko langileei. Ulertezina iruditzen zaigu Kutxabankek, 2016an 244 milioitako irabaziak izan zituenak, 2015ean baino %12 gehiago, partizipazioen salmentari lehentasuna ematea, bere balantzea eragin txikia duena, zerbitzua eskaintzen dio euskal enpresa nagusietako baten enplegu eta lan baldintzak eustearen aurrean. Are gehiago, Informatica de Euskadiko langileek bost urte daramatzatenean soldata izoztuta.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...