2024-12-23
HomeFederazioakZerbitzu PublikoakLan legepeko kolektiboei erretiro partziala eta langile berriei errelebo-kontratua bermatuko dien akordioa...

Lan legepeko kolektiboei erretiro partziala eta langile berriei errelebo-kontratua bermatuko dien akordioa sinatu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Mahai Orokorreko esparruan, Administrazioak eta LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok akordioa sinatu dugu. Horren bidez lan legepeko kolektiboei erretiro partziala eta langile berriei errelebo-kontratua bermatuko zaie.

Pasadan asteazkenean, martxoaren 27an, EAEko Mahai Orokorrean Administrazioak eta bertan ordezkaritza dugun 4 sindikatuk bilkura burutu genuen erretiro partziala eta errelebo kontratuen gainean akordioa erdietsiz. Horrela, langileok berriz izenpetu ahal izango ditugu erretiro partzialak eta errelebo-kontratuak, 27/2011 legeak ezarri zituen irizpide murriztaileak gaindituz.

Akordioaren eraginpean ondoko langile multzoak gelditzen dira: Administrazio Orokorra eta erakunde autonomoetako lan legepeko pertsonala, Hezkuntza saileko lan legepeko kolektibo guztiak, Segurtasun saileko lan legepekoak, eta Osakidetzako lan legepeko pertsonala. Itun honi esker, 2018ko abenduaren 31ra arte 2000 pertsona baino gehiagok erretiro partziala eskuratu ahal izango du, eta beste horrenbestek errelebo-kontratua izenpetu ahal izango du.

LAB sindikatuarentzat, akordioa garrantzitsua da. Itun horrekin Patxi Lopezek bultzatutako neurri murriztailea indargabetzen da, eta horrela 2000 langile baino gehiagok sistema erreformatu aurretiko baldintzetan erretreta partzialaren eskubidea egikaritu ahal izango duelako. Aldi berean administrazio publikoetako plantilak gaztetu egingo dira.

Halere, Madrilek arautzen duen legeei begirako mendekotasun itzela dago Hego Euskal Herrian eta akordio honek ere egoera hori ageri-agerian uzten du. Horregatik, mendekotasun egoerak eskatzen digu gainerako eragile sozial eta politikoekin agendak eta edukiak adostea ahalik eta lasterren, Euskal Herrian bertan pentsioen gaineko araudia egin dezagun.

Azkenik, akordioa EAEko enplegatu publikoen lanaldia handitu duen Administrazioarekin egin izanak ez du zuritzen Administrazio honek hartutako inposizio jarrera, lanaldiaren igoera dekretuz ezarri egin duelako, baina bai garbi erakusten du, zerbitzu publikoak eta bertako langileen lan baldintzak hobetzeko edukia dagoenean parte sozialak, eta LAB sindikatuak, akordioetara iristen badakigula.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...