Lan Ikuskaritzak egin duen txostenean eta arau-hauste aktan agerian geratzen da aipatu langileak ez zuela LAN ONDO MULTISERVICIOS S.L.-ren kontraturik, nahiz eta enpresa saiatu den, ia beti bezala, langileari errua botatzen, autonomoa zela argudiatuta.
- LAN ONDO MULTISERVICIOS S.L.-ren kontura istripua jasan duen langilea gizarte segurantzaren erregimen orokorrean eman zitzaion alta, kontraturik gabe lana egiten zuelako.
- 8.000 eurotako arau-hauste astunaren akta zabaltzen zaio LAN ONDO MULTISERVICIOS S.L.-ri istripua jasan duen langilearen altan eta hari dagokion kotizazioan falta astuna egin delako.
- 3.125 eurotako arau-hauste astunaren akta zabaltzen zaio GAIMAZ INFRAESTRUCTURAS U SERVICIOS S.A.-ri, ez duelako egiaztatu gizarte segurantzaren alta, enpresa hura denean kontratista nagusia.
- Gizarte segurantzaren kuotak likidatu izanaren akta.
- Langile horren heriotz istripua eragin zuten SEGURTASUN ETA OSASUN NEURRI EZAGATIK arau-hauste akta. Horren erantzule solidarioak GAIMAZ INFRAESTRUCTURAS Y SERVICIOS SA eta LAN ONDO MULTISERVICIOS SL dira.
◦ Bata OSO ASTUNA, alturatik erori delako taldeko eta norbanako babes ordezkatzailerik ez dagoelako, 250.000 euro.
◦ Eta beste ASTUNA, prebentzio errekurtsorik ez dagoelako, 8.195 euro.
- Prestazioaren gainordaina ezartzeko %50aren proposamena.
Lan Ikuskaritzak egin duen txostenean eta arau-hauste aktan agerian geratzen da aipatu langileak ez zuela LAN ONDO MULTISERVICIOS S.L.-ren kontraturik, nahiz eta enpresa saiatu den, ia beti bezala, langileari errua botatzen, autonomoa zela argudiatuta.
Agerian geratu da ez dela inolako prebentzio neurririk bideratu, ez banakakorik eta taldekorik, nahiz eta GAIMAZ INFRAESTRUCTURAS Y SERVICIOS SA eta LAN ONDO MULTISERVICIOS SL saiatu diren agertzen, frogarik gabe, prebentzio neurriak paratu zituztela. Beraiek diotenez, jarri zen neurrietako bat ere, ainguratze gunea, Osalanen txosten teknikoak desegiten duelako aipatu teoria, agerian uzten duelako aipatu elemetua jarri izanak ez zuela ezertarako balio.
Arau-hauste akta hori onuragarritzat jotzen dugu; lan agintaritzak berrestuko duelakoan gaude, eraikuntzan egiatan ematen diren enplegu eta lan baldintzak agerian uzten dituztelako. Istripu hori administrazio publikoek nahiz enpresa pribatuek sustatzen dituzten eraikuntza lanetan, egunero gertatzen ari denaren izeberg tontorra besterik ez da.
Baina, bestalde, zapore mingotsa uzten digu, inoiz ez delako zalantzan jartzen EHU berak istripu honetan izan dezakeen ardura: giza baliabideak zein ekonomikoak dituen unibertsitate publiko batek EHUren eraikuntzetan, enpresa bati (GAIMAZ INFRAESTRUCTURAS Y SERVICIOS SA), prezio jakin batean, kontratatzen dizkion lanak. Era berean, GAIMAZ INFRAESTRUCTURAS Y SERVICIOS SAk aipatu obra beste enpresa bati azpikontratatzen dizkio (LAN ONDO MULTISERVICIOS SL) EHUk esleitu ziona baino 3.000 euro gutxitan. LAN ONDO MULTISERVICIOS SL-k 5 langilez osatutako zerrenda ematen du aipatu obra egiteko, eta haietako inork ez du egingo. Haiek baino kontraturik ez zuen langile kolpatuak eta zerrendan azaltzen ez zen beste langile batek ziharduten. Obra behar besteko babes neurririk gabe egin zen.
Tamalez, egoera honelakoa izanik, UPV/EHUk, orain arte, nahiago izan du ezikusiarena egin, aurrez aurre daukana ez ikusteko. LABen iritziz, argia da UPV/EHU-ren ardura, hemen deskribatzen diren eta Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzak egiaztatu dituen gertaera hauetan guztietan aritu ez delako eta egiaztatu ez dituelako. Horrengatik, UPV/EHUri eskatzen diogu barne mailako neurriak har ditzan lan mota hauetan eska daitezkeen laneko segurtasun eta osasun baldintzak berma daitezen, istripu berriak errepikatu ez daitezen unibertsitateko eraikuntzetan eta obretan.
Ondorio moduan, administrazio publikoa batek sustatutako obra batean eta lan arriskuen prebentzioari dagozkion gaietan gertatzen badira izaera sozialeko istripuak eta arau-hausteak, are gehiago kontuan hartuz aipatu erakundea alor honetan jarduteko adibidea izan beharko lukeenean, ez da harritzeko geure buruei galdetzen badiegu zer ez den gertatzen gainerako lan merkatuan.
Horrengatik, LAB sindikatuak bestelako prebentzio eredua aldarrikatzen iraungo dugu, non langileriaren osasuna eta bizitza inor jolasean jardungo ez den eskubidea izango den berez.