2025-04-01
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLan heriotzen aurka mobilizatu gara Gasteizko Michelinen

Lan heriotzen aurka mobilizatu gara Gasteizko Michelinen

Gaur eguerdian bi ordutako lanuztea egin dugu Gasteizko Michelinen, eta elkarretaratzea ate nagusian. Urte erdi baino gutxiagoan, Michelinen, hiru lankide hil dira lan istripuz. Doluminak eta babesa eskaini nahi diegu hildako lankideen familia eta lagunei.

Laneko azken heriotzak 2012ko Arabako Lan eta Segurtasun Sozialeko Ikuskaritzako ebazpenean diagnostikatutako gabeziak erakusten ditu. Bertan azaltzen zen Osasun Laguntzaile Tekniko (OLT) batekin, eta 24 orduz egongo ez litzatekeen medikurik gabe, Michelingo Zerbitzu Medikuak ezin zuela arreta mediko egokirik bermatu, besteak beste.

Gure aldetik, luzaroan ari gara Michelini aurretik aipatutako giza bitartekoak izatea eskatzen. Desfibriladoreak izatea ere eskatu genuen, lantegian zehar jartzeko, ikastetxe eta auzo etxeetan dauden moduan adibidez… Kasu hauetan, pertsonak artatuak izan arte pasatzen den denbora garrantzitsua da.

Inoiz ez dugu jakingo gure lankidea salbatzerik izango zen aipatutako guztiarekin, baina ziurra dena da ez zutela bere alde egin.

Azkenik, gogoratu behar dugu pendiente dugula aurreko heriotza biekin lotutakoa Laneko Ikuskaritzaren ebazpena, erantzukizunak argituko dituena baldin baleude. Baina Osalanek egin ditu dagozkion txostenak eta bietan aipatzen dira segurtasun aldetiko gabeziak.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen greba egun arrakastatsua

Greba zikloaren 8. greba jarraipen zabala izan du. Milaka langile mobilizatu dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen egindako manifestazioetan.

Grebara deitu dugu Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetan apirilaren 9an eta 10ean, lehen hitzarmena lortzeko borrokan

LABek eta ELAk proposamen bat eman diogu Aldundiari, bere lehen testuari erantzuteko. Sindikatuok ez dugu onartuko langileen lan-baldintzak nabarmen hobetuko ez dituen hitzarmenik.

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.