2024-12-23
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLan heriotzak salatzeko manifestaziora deitu dugu ostegunerako

Lan heriotzak salatzeko manifestaziora deitu dugu ostegunerako

Euskal gehiengo sindikalak deituta, Zamudioko teknologia parkean elkartu gara gaur, Euskaltel enpresaren egoitzaren aurrean. Hain zuzen ere, Euskaltelek sustatutako obra batean galdu zuten bizia bi langilek, joan den astean, Loiun, eta, egun berean, beste bi langile hil ziren lan istripuz Bizkaian; Galdakaon, kasu honetan. Prekarietateak dakarren odoluste hau ikusita, euskal gehiengo sindikaletik bertatik manifestazio batera deitu dugu ostegunerako Bilbon.

Hain zuzen ere, ostegunean Bilbon egingo dugu protesta, 19:00etan, Eusko Jaurkaritzaren egoitzatik abiatuta (Gran Via, 85), "Prekarietatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez!" leloarekin. Joan den astean, egun berean, lau langile hil zirela salatuko dugu, baita aurten jada zortzi langilek bizia galdu dutela ere.

Era berean, ostegun arratsaldeko manifestazioaren aurretik, goizean, Bizkaiko eskualde buruetan mobilizazioak egingo ditugu. Hauxek dira aurreikusitako ekimenak:

-Barakaldon, 10.30ean, Osalan aurrean elkarretaratzea
-Durangon, 12.00etan, giza katea Andra Maritik
-Gernikan, 11:30ean, auto karabana Astratik
-Usansolon, 10:00etan, auto karabana biribilgunetik
-Bilbon, propaganda banaketa Metro sarreretan

Munduko Sindikatuen Federazioaren mezua
126 herrialde desberdinetako 92 milioi langileen ahotsa da Munduko Sindikatuen Federazioa (MSF). Bada, ohar baten bitartez, elkartasuna adierazi die joan den astean hildako langileen senideei eta gogor salatu ditu lan heriotza horiek. Era berean, lan istripuak saihesteko neurriak exijitu ditu.

 WFTU in solidarity with the workers in the Basque Country
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...