2024-07-03
HomeLAB SindikatuaLan heriotzak indarkeria patronala direla salatu du GarbiƱe Aranburuk

Lan heriotzak indarkeria patronala direla salatu du GarbiƱe Aranburuk

Aktualitateko gaiei buruz elkarrizketatu dute GarbiƱe Aranburu idazkari nagusian, Hamaika Telebistan, “Gurean Gaur” saioan. Besteak beste, azken egunotan izandako lan heriotzei buruz galdetu diote, baita iragarritako Greba Orokorraren inguruan ere. Azken honi dagokionez, adierazi du borroka sindikalak ugaritu egin direla azkenaldian, eta borroka horiek guztiak konfluitzeko eta ofentsibara pasatzeko garaia dela.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.