2025-02-19
HomeMaiatzaren Lehena 2018Lan, bizi, herri duinaren alde Maiatzak 1ean kalera! #LanBiziHerriDuina #M1Duina

Lan, bizi, herri duinaren alde Maiatzak 1ean kalera! #LanBiziHerriDuina #M1Duina

"Lan, bizi, herri duina" izango dugu ardatz aurtengo Maiatzaren Lehenean eta eskualdeka mobilizatuko gara 25 manifestazio ezberdinetan. Eraldaketa sozialerako grina gauzatzeko mobilizazio soziala indartu beharra dago eta aldaketa sozialerako grina edo gogo hori burujabetza prozesuarekin lotu behar dugu. Horretara goaz, Maiatzaren Lehenean denok kalera!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Langileen alde, euskal esparruaren bidean

Jarraian irakur dezakezue Oihana Lopetegi Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkariaren iritzi-artikulua:

Beste lan heriotza bat Nafarroan

2025 hasiera honetan, patronalak eragindako prebentzio faltak beste langile baten heriotza eragin du, urteko zazpigarrena Euskal Herrian eta bosgarrena Nafarroan. 46 urteko Gruas Barragan enpresako langilea, errepide bazterrean matxura bat atenditzen ari zela, auto batek harrapatu du bertan hilaz. Lan istripua A15ean izan da, Martzilla inguruan.

Zaintzaren antolamendu soziala eraldatzeko borrokan berretsi, eta pribatizazioaren erantzuleak interpelatuko ditugu martxoaren 6an

2023ko azaroaren 30ean lehen aldiz egin zen Euskal Herrian zaintza eskubide kolektiboaren aldeko Greba Feminista Orokorra; atzera-bueltarik gabeko urrats bat, Sistema zisheteropatriarkal kapitalista kolonial honetan zaintza krisiari aurre egin genion, eta zaintza sistema publiko komunitario baten alde borroka ziklo bat ireki genuen.