2024-11-22
HomeEkintza SindikalaLaminaciones Arregui, Corrugados Azpeitia, Formica, Cementos Lemona, Alestis eta Holtza enpresetako langileen...

Laminaciones Arregui, Corrugados Azpeitia, Formica, Cementos Lemona, Alestis eta Holtza enpresetako langileen protesta bateratua enplegu suntsiketaren aurka

Laminaciones Arregui, Corrugados Azpeitia, Formica, Cementos Lemoa, Alestis eta Holtzako enpresa batzordeek deituta, eta enplegu suntsiketei, kaleratzeei eta erreformari ezetza emateko, mobilizazio bateratua egin da gaur Gasteizen.

Aipatu enpresetako langileek gauza ugari dute amankomunean, langile klasearekiko elkartasuna, eta horrekin batera, euren lantegietako zuzendariek lan araudia baliatu nahi izana kaleratzeak egiteko, lan baldintzak prekarizatzeko, erabakiak inposatzeko, negoziazio kolektiboa baliogabetzeko etab. Eta guztiak bat datoz beste gauza batean ere: ez dituzte inposaketak onartu, planto egin dute, eta geratzen zaien bide bakarrari, borrokari heldu diotei. Eta horregatik mehatxatuak izan dira, kaleratu egin dituzte eta enpresak itxiko direla ere entzun behar izan dute.

Intervención realizada ante el Parlamento de Gasteiz
NO A LOS DESPIDOS – NO A LA REFORMA

«Nos hemos reunido aquí en Gasteiz a convocatoria de los Comités y delegados de LAMINACIONES ARREGUI, CORRUGADOS AZPEITIA, FORMICA, CEMENTOS LEMOA, ALESTIS, HOLTZA,… Tenemos muchas cosas en común, además de la solidaridad con toda la clase trabajadora: los directivos de nuestras empresas aprovechan la legislación laboral para despedirnos, quieren precarizar nuestras condiciones laborales, pretenden imponernos sus dictados, eliminando la negociación colectiva,.. También tenemos en común que no hemos aceptado esas imposiciones, que nos hemos plantado, que hemos recurrido a lo único que nos queda, la lucha, y por eso, nos amenazan, nos despiden, e incluso amenazan con cerrar las empresas.

Ezin dugu onartu horrelako mehatxurik. Enpresariei aurre egin behar zaie ase-ezinak direlako. Soilik beraien etekinei begiratzen die, berdin zaie beste guztia. Gainera, orain botere politikoak elite ekonomikoari men egin eta legeak behin eta berriro aldatzen ari dira enpresariei erraztasunak emateko. Aski da! Guk ez dugu sortu krisia, guk ez dugu inolako erantzukizunik oraingo egoera ekonomikoan. Lan baldintza kaxkarrak jasan ditugu, prekarietatea sufritu dugu, gure osasuna galdu dugu gure lanpostuetan, eta orain krisia aprobetxatzen ari dira legeak are gehiago estutzeko, lan baldintzak okertzeko, eta langileak are errazago kaleratzeko.

Por eso, ahora que estamos enfrente del Parlamento Vasco, queremos denunciar ante la clase política la situación de deteriorio social y económico a la que nos esta arrastrando la reforma laboral. Desde que el Gobierno de Mariano Rajoy inició la aplicación de dicha reforma, el retroceso en los derechos laborales, derechos que han sido conquistados con el esfueerzo y la lucha de miles de trabajadoras/es, está siendo una constante. Los diferentes sectores que componen la economía de Euskal Herria están sufriendo de modo continuo la aplicación de politicas neoliberales ante el asombro, pero no resignación, del conjunto de la ciudadanía. La carta en blanco que supone para los empresarios la aplicación de dicha reforma se está traduciendo en la aplicación indiscrimanada de EREs, en el despido de cientos de trabajadores y trabajadoras, en el bloqueo de los convenios, y por tanto en la indefensión más absoluta de la clase trabajadora ante la incesante ansia de riqueza de la clase empresarial y en el cierre de fábricas.

Politika horiekin basamortu industriala sortzen ari dira, ehunka familia kalean daude, pobrezia areagotu egin da, injustizia soziala gero eta zabalduago dago,… Aski da, ez gaude prest hau guztia onartzeko. Horregatik klase politikoari interpelazio zuzena egiten diogu: Zer egingo dute hau geldiarazteko? Ezin dira ikusle hutsak izan, esku hartu behar dute nahi ta nahiez enpleguaren defentsan, gure ehun industrialaren alde, langileon alde, ekonomia errealaren alde, bestela esklabutzara edo pobreziara kondenatuko gaituzte. Ezin da lehendakari izateko hautagaia izan langileei, eta zuzenean afektatuta garenoi, irtenbidea eskaini gabe.

No se apuede aspirar a la lehendakaritza sin ofrecer una salida a los y las trabajadoras. En ese sentido, exigimos a la clase política un compromiso de no aplicación de dichas reformas, demandamos que se alineen con la clase trabajadora y no con los banqueros y capitalistas. Que se pongan los mecanismos y medidas económicas, reales, que garanticen todos y cada uno de nuestros puestos de trabajo.

Madrilen erreformak inposatu dituzte eta euskal langileok argi eta garbi greba orokorretan erantzun dugu ez dugula onartzen. Erantzun argia eta tinkoa izan da, orain hemengo klase politikoak planto egin behar du, gure eskubide laboral eta sozialak defendatu behar dituzte.

Nosotros y nosotras lo tenemos claro: vamos a seguir luchando en defensa de nuestros derechos, en defensa de nuestros puestos de trabajo, en defensa de nuestra dignidad. Es imprescindible la unidad de la clase trabajadora para defendernos de los ataques que estamos sufriendo, y hoy estamos dando un ejemplo de ello. Ellos juegan con el divide y vencerás, nosotros y nosotras, en cambio, apostamos por la solidaridad, el compromiso, la lucha,… Ese es el camino, compañeros y compañeras, y sólo así conseguiremos nuestros objetivos. »


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.

BetiOn Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzuaren hitzarmena sinatu dugu, gutxieneko %30,08ko soldata-igoerarekin

Ostegun honetan, azaroaren 21ean, LAB sindikatuak hitzarmen kolektiboa sinatu du EAEn telelaguntzako eta jarduera soziosanitario osagarrietako zerbitzu publikoa kudeatzen duen Ilunion sozio-sanitario-Ibermática Aldi Baterako Enpresa Elkartearentzat. Honek 80.000 herritar baino gehiago artatzen ditu.Negoziazio luzea eta gogorra izan da. Bi enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurkako negoziazioa, azken honek pribatizatzen baitu langileek ematen duten zerbitzu publikoa. Hala ere, langile nekaezin eta aktiboek egindako borrokaren ondorioz, hobekuntza oso garrantzitsuak lortu dira:Soldata-igoera • Gutxienez % 30,08ko soldata-igoera lortu da. Gainera, KPIari lotutako igoera da, eta hori bermatzeaz gain, erosteko ahalmena benetan berreskuratzea dakar. • % 30,08ko igoera hori, oinarrizko soldatari ez ezik, soldata-osagarri guztiei ere aplikatuko zaie.Lanaldi-murrizketa Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da, eta orain artekoa ia hiru lanaldi osotan murriztuko da.Lizentziak, familia-kontziliazioa eta urteko lanaldia doitzeko egunak: • 12 urtetik 14ra igotzea zaintzagatiko lanaldi-murrizketa. • Ordaindutako lizentzia guztiak parekatzea ahaidetasun sozial gisa izendatutako pertsonarentzat. • Malgutasun handiagoa urteko lanaldia doitzeko egunetan. • Hitzarmen bidez erregularizatzea jaiegun arruntetan lan egiteagatiko konpentsazioa, errege-dekretuaren arabera, LABek aurretik aurkeztutako salaketaren aurrean.LABen argi dugu lortutako hobekuntza guztiak langileen zati handi batek egindako mobilizazio, greba eta batzarrei esker lortu direla. Borroka honek merezi izan du.Jakin badakigu oraindik eduki garrantzitsuak daudela lortzeko, eta LABek horiei aurre egiten hasi nahi du. Sindikatu honek argi dauka BetiOneko langileek zerbitzu publikoa ematen duela eta langile publikoak direla.Gaurtik aurrera, LAB lanean hasiko da langileekin publifikaziorako bidea eta urrats zehatzak adosteko, eta hori onuragarria izango da bai langileentzat bai zerbitzu horren erabiltzaileentzat.Amaitzeko, LABek bere onespen zintzoa adierazi nahi die lan-baldintza bidezkoagoen alde borrokatu diren pertsona guztiei. Iritzi desberdinak, beti legitimoak eta askotan beharrezkoak izan arren, egindako bidea egin gabe ez ziren hobekuntza garrantzitsu horiek lortuko.

Araudiaren erreformak atzeratu egiten du erregularizazio masiboa Atzerritarren Legea indargabetzeko beharrezko urrats gisa

Atzerritarren Legearen araudiaren erreforma onartu zuen pasa den asteartean Espainiako Gobernuak. Maiatzaren 17an sartuko da indarrean, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak bultzatuta.