2024-12-22
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaLABen politika feminista eraberritzera goaz!

LABen politika feminista eraberritzera goaz!

LABek egungo ziklo sozio-ekonomiko eta politiko berri honi erantzungo dion politika feminista baten beharra aldarrikatu du gaur Donostian. Bide horretan sindikatuko politika feminista eraberritu eta garai berrira egokitzeko erronkari ekingo diola iragarri du. Lan honetan, bihar, ekainak 20, sindikatuko lehen lerroko emakume militante guztieek jardunaldia dute bihar Altsasun.

ALDAKETA, FEMINISTA IZANGO DA, ALA EZ DA BENETAKO ALDAKETA IZANGO
LABen politika feminista eraberritzera goaz!

LAB sindikatua bere sorreratik agertu izan du emakumeenganako zapalketaren kontra borrokatzeko bere konpromisoa. Lan munduan, eta jendartean oro har, sexu-genero gatazkaz ohartarazteko eta parekidetasunean oinarritutako ereduaren alde borrokatzeko premiari ekiteko, emakume arloa sortu genuen orain 20 urte.

Handik urte batzuetara Aukera Berdintasun Plan estrategikoa martxan ipini genuen sindikatu barruan. Horrelako plan bat martxan jartzen lehenengo sindikatua izanik. Gure diskurtsoaz haratago, diskurtso horrekiko koherenteak izan nahi genuen sindikatu barruan, eta diskurtso hori gure praktika sindikalean isla ere izatea zen helburu.

Erabaki hauei esker LAB emakumeen bazterketa eta diskriminazioaren kontrako borrokan aitzindari eta agente aktibo bihurtu da.

Aitzindaritza horri helduz erronka berriei heltzeko unea dela uste dugu.
Krisia hasi zenetik hona hartu diren erabaki politiko eta neurri guztiak, emakumeon egoera okertu baino ez dute egin, eta urteetako borroken bidez lorturiko eskubideak galtzeko arriskua erreala da. Emakumeak emergentzia egoeran gaude, emakumeon langabezi tasa oraindik ere gizonezkoena baino altuagoa da nahiz eta gure okupazio tasa hauena baino txikiagoa izan, lanari eustea lortzen dugunean lanaldi partzialak eta lan baldintza prekarioak topatzen ditugu, zerbitzu publikoen murrizketak zaintza lanak berriro guregain hartzera behartu gaituzte, pobrezia emakume aurpegia dauka …

Guzti honegatik behin eta berriro aldarrikatu dugu emakumeok aldaketa behar dugula, eta Euskal Herria aldaketa bidean jarri behar dugula. Eraiki nahi dugun eredu ekonomiko eta sozial berrian gure aldarriak presente egotea ez da nahikoa; emakumezkoen aktibazioa inoiz baino garrantzitsuagoa da.
Borrokatzen ari garen aldaketak jendartearen erdia garen emakumeon interesak eta eskubideak aintzat hartu behar ditu. Aldaketa, feminista izango da, ala ez da benetako aldaketa izango.

Horregatik LAB sindikatua ziklo sozio-ekonomiko eta politiko berri honi erantzungo dion politika feminista behar du, sindikatuko politika feminista eraberritu eta garai berrira egokitzeko erronkari ekingo diogu.
Bide horretan bihar Altsasun sindikatuko lehen lerroko emakume militante guztiok jardunaldi batzuk burutuko ditugu.
Indar metaketa fase berri honetan emakumeok ere geure indarrak batu behar ditugu, gure iritziak eta gure parte hartzea inoiz baino beharrezkoagoak dira. LAB sindikatuan militatzen dugun emakume guztiok hona arte heltzea lortu dugu; orain, erronka hauei heldu eta jauzi berriak ematera goaz.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...