2024-12-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLABen elkartasuna eta salaketa Azpeitian istripuz hildako langilearen heriotzaren aurrean

LABen elkartasuna eta salaketa Azpeitian istripuz hildako langilearen heriotzaren aurrean


Lehenik eta behin, LABek bere elkartasuna adierazi nahi die gaur eguerdian Azpeitiko Glual Energy enpresan hilda aurkitu duten 50 urteko langilearen senide zein gertukoenei. Heriotza bakoitzaren atzean dagoen minarekin jasaten dutenei babesa emateaz gain, beharrezkoa dugu gure buruari galdetzea zer den gertatzen ari dena. Gure ustez, lan munduaren prekarizazioaren ondorioa da lan munduan bizi dugun sarraski etengabea.

Nola liteke urtea hasi zenetik 42 pertsona hil izana lan istripuetan? Zer industria aurreratu saldu nahi digute heriotz gehienak industria sektorean gertatzen ari direnean? Heriotza hauen atzean, enpresetan gastuak murrizteko erabakia dago, bai, prebentzio neurriak ezartzerakoan eta baita ere lan baldintzak prekarizatzean. Baina hau horrela da, horrela jarduten duten enpresariek atzean babes instituzionala dutelako.

Heriotz bakoitza era isolatuan ulertzea akatsa larria litzateke, lan munduaren prekarizazio prozesuaren ondorio baitira. Euskal Herriko ekonomia inoizko aberastasunik gehien sortzen ari denean, lan istripu eta istripuen ondoriozko heriotz kopuruak lotsa sentiarazi beharko liguke jendarte moduan.

Sindikalgintzatik deialdia egiten diogu jendarteari lan istripu eta prekarietatearekin salatzeko mobilizazioetan parte har dezan. Gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU) kontzentrazioa egingo du datorren asteartean, hilak 29, goizeko 11:30etan Azpeitiako Glual enpresaren atarian.

Lan istripuak eta horren atzean dagoen prekarietatea erabaki politikoen ondorio denez, lehen mailako arazo politiko bilakatu behar ditugu.
  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...