2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaLABen balorazioa EAEko metalgintzan Akordio Marko Sektorialerako negoziazio mahaia osatzeko saiakeraren aurrean

LABen balorazioa EAEko metalgintzan Akordio Marko Sektorialerako negoziazio mahaia osatzeko saiakeraren aurrean

LABen ekimenez saiakera egin da gaur EAEko metalgintza sektorerako negoziazio kolektiboko marko berri bat osatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan erreferentziazko hitzarmenak dira metalgintzakoak, 100.000 langile baino gehiagori eragiten dietenak. Patronalaren jarrera tarteko, gaurkoan ez da aukerarik izan marko hori osatzeko.
LABen iritziz gaurkoan gaurkoan bi gauza geratu dira agerian:

• Eragile sindikal guztiek negoziazio kolektiborako euskal esparrua blindatu nahi dute, Madrilgo inposizioaren aurrean. Patronalari kendu egin behar zaio erreformen bidez lortu duen aldebakarrekotasuna. Negoziazio kolektiboan lortzen diren akordioek bermatu behar dute horien ezarpena ez izatea patronalaren borodantearen araberakoa. Halaber, gaurko bileran argi geratu da negoziazio kolektiborako markoa blindatzearen beharra nabarmena dela herrialde mailako negozazioa mahai guztietan.

• Agerian geratu da nahi izanez gero, juridikoki posible dela markoa blindatzea. Baina horretarako borondatea behar da, eta patronalak ez du borondaterik, Madrildik jasotako opariarekin gustura dago.
 

LABek konfrontazio sektorialaren alde egiten du, hori da bidea Patronalak jarritako blokeoa gainditzeko. Oraingoz Confebask Madrilera begira dago, baina konfrontazioaren bidez lor dezakegu hemengo errealitarera ekartzea. Orain baino lehen herri honetan erakutsi da konfrontaziorako gaitasuna badela, horri esker ditugu hemen Estatu mailako hitzarmenik onenak.

LABek ez du baztertzen lanbidearteko akordio bat Patronalari erreformek eman diote aldebakarrekotasuna kentzeko tresna gisa. LABek onartuko ez duena da 2012.urtean gertatu bezala, negoziazio bat non Confebask Madrilen eserita izango den. Patronalak gaurko bileran izandako jarrerak adierazten du asmatu dugula, marko honetan patronala deseroso sentitzen baita. Patronalari aurre egiteko mobilizazioak sustatu behar dira irekita dauden negoziazio mahai desberdinetatik.

Ireki den eskenatoki berria prentsaurreko bidez aztertuko du LABek datorren astean, eta irailerako mobilizazioak proposatuko ditu.

Bilbon, 2012ko uztailaren 18an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...