2025-03-22
HomeEkintza PolitikoaLABen atxikimendua Independentistak sareak urriaren 12rako egindako deiari

LABen atxikimendua Independentistak sareak urriaren 12rako egindako deiari

INDEPENDENTISTAK SAREAk datorren urriaren 12rako Bilbon deitua duen Martxa Berdearekin bat egin nahi du LAB sindikatuak, eta dei egiten diogu euskal langileriari eta orohar, jendarte osoari, Espainia: inposaketa + hondamendia. Independentzia! Lelopean, egingo den martxan parte hartzeko.
Urteko egutegian inposatutako jai egunen artean dugu urriaren 12koa, Hispanitate eguna. Horregatik, aurrerakoi eta abertzale guztiei dei egiten diegu, herri borondatearen aurka ezarritako jai egun horretan kalera ateratzeko, independentziaren aldeko aldarriarekin bat eginez.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.