2025-03-22
HomeEkintza SindikalaLABeko Superprekarioak Legebiltzarrean, klausula sozialen legea iruzur hutsa dela salatuz

LABeko Superprekarioak Legebiltzarrean, klausula sozialen legea iruzur hutsa dela salatuz

Gaur azpikontratazio publikoan KLAUSULA SOZIALAK EZ TXERTATZEKO LEGEA onartu da Gasteizko Legebiltzarrean, EAJ eta PSEk adostutakoa. LABek protesta egin du bertan eta azpikontratetako langileen eskubideak benetan bermatuko dituen legea aldarrikatuz.

Berez, albiste ona izan beharko litzateke administrazioko azpikontratetako langileentzat, euren laneko egoera hobetuko lukeelako eta herritarrentzat orohar, zerbitzuaren kalitatea hobetuko lukeelako. Baina hori zientzia-fikzioa da EAJ eta PSEren akordio batez argi garenean, “Klausula Sozialak txertatzeko” bezala izendatua izan arren, kontrakoa bilatzen dutelako, klausula sozialen benetako aplikazio eraginkorrari bidea ixtea.

Hori dela eta, prekarietatearen aurka borrokan ari diren LABeko superheroiek, SUPERPREKARIOEK, agerpena egin dute Parlamentuan. Azpikontratetako langile hauek, prekarietatean egiten dute lan, eta salatu dute bozkatu den legeak prekarietatearekin amaitzeko ez duela balioko. Egoera larri hauekin amaitzeko aukera izanda, EAJ eta PSEk ez dute horretarako borondaterik izanik, eta lotsagarritzat jo dute euren jarrera.

Ahoa beteko zaie EAJ eta PSEko parlamentariei Lan Erreformaren aurka daudela esanez, baina berau baldintzatzeko lehen aukeraren aurrean, berriz ere kokatzen dira gutxiengo baten aurka (azpikontratatutako enpresak) eta gehiengoaren aurka (Herri honetako langileria).

EAJ eta PSEk betikoa aukeratu dute: enpresei mesede egitea eta langileak eta herritarrak kaltetzea. Batak zein besteak langileon interesei bizkar ematen jarraitzen dute. Geroz eta Superprekario gehiago gara Euskal Herrian, geroz eta langile gehiago, prekarietatean bizitzera kondenatuta.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.