2024-11-08
HomeLAB SindikatuaDelegatuen BatzarraLABeko Gipuzkoako delegatuen batzarra eta manifestazioa negoziazio kolektiboaren defentsan

LABeko Gipuzkoako delegatuen batzarra eta manifestazioa negoziazio kolektiboaren defentsan

LABek Gipuzkoako delegatuen batzarra egin du gaur Donostiako Tritinate Plazan. Batzarrean Negoziazio Kolektiboa izan da gai nagusia eta Garbiñe Aranburu, LABeko ekintza sindikaleko eta negoziazio kolektiboko idazkaria, eta Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia izan dira sindikatuak gaiaren inguruan egiten duen irakurketa eta markatzen dituen lehentasunak azaldu dituztenak. Batzarraren ostean delegatuak manifestazioa egin dute "Negoziazio kolektiboaren defentsan BORROKAN" lelopean.

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Patronalak absentismoari buruz egindako jardunaldien hurrengo egunean hil da urteko 52. langilea

Gaur goizean, A.S.O. 57 urteko langilea hil da Tubacexeko Amurrioko Aceralava enpresan, istripu ez traumatikoan. Hildakoa Construcciones Jagoba Zamalloa SL enpresako langilea zen. Gaurkoarekin, gutxienez 52 dira urte hasieratik Euskal Herrian hildako langileak. LABek bere elkartasuna adierazi nahi die hildakoaren senide, inguruko eta lankideei.

Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua: bidea zabalik pribatizatzeko

LAB sindikatutik, Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua zehatz-mehatz aztertu ondoren (une honetan ekarpenak egiteko fasean dago), egiaztatu dugu ezen, onetsiz gero, zailtasun asko egon daitezkeela osasun zerbitzu publikoari eusteko eta herritar guztiei osasun arreta egokia emateko, bai eta langileek gaur egun dituzten lan baldintzak eta eskubideak mantentzeko ere.