2024-12-23
HomeI26 - Greba OrokorraGreba OrokorraLABeko delegatuak Osakidetzako egoitza nagusian kateatu ziren euskal osasun sistema publikoaren defentsan

LABeko delegatuak Osakidetzako egoitza nagusian kateatu ziren euskal osasun sistema publikoaren defentsan

Joan den ostiralean LAB sindikatuko 20 kidek osakidetzako egoitza nagusian protesta burutu zuten murrizketen polítika salatu eta Osakidetzari zein Osasun Sailari gure osasun sistema defendatzeko 12 neurri exijitzeko. Hiru kide bertan kateatu ziren Osakidetza bera ere aspalditik aplikatzen ari diren murrizketen errudun dela adierazteko asmoz. Jarraian, Osakidetzako zuzendaritzari 12 neurriko dokumentua helarazi zitzaion.

Osakidetzako zuzendaritzari aurkezturiko 12 neurriko dokumentua
DIKTADURA EKONOMIKOARI EZ! OSAKIDETZAN MURRIZKETARIK EZ! KALITATEZKO OSASUN PUBLIKOA

«Egoera oso larria da eta gure OSASUN PUBLIKOA defendatze aldera, aurrerapausoak eman behar ditugu. Gupidarik gabe erasotuak ari diren LAN BALDINTZA zein OSASUN PUBLIKORAKO ESKUBIDEEK gehiago mobilizatzera behartzen gaituzte, bai langileok bai euskal gizarte osoa.

• Madriletik inposaturiko azken neurriek berriro ere kolpatzen dituzte langile publikoak.

• Ezarri nahi dutena zera da: lan ordu gehiago egin eta soldata gutxiago jaso.

• 37,5eko lanaldia ezartzen bada, eta kontuan hartuta kendutako egun libreak eta oporrak, gerta liteke urtean gutxienez 21 egun gehiagotan lan egitea. Hori guztia, %20ko deskontuarekin soldatetan (aurreko %5a, gehi Gabonetako paga, gehi 2010-2011ko kongelazioak).

• Hau guztia 35 orduak lortu baino lehenagoko egoera bueltatzea besterik ez da. Milaka lanpostu ebentual desagertuko dira eta oso zahartuta dagoen plantillari lan-kargak handitu.

• Honen emaitza garbia: OSASUN-ARRETAREN KALITATEA JAITSI ETA ENPLEGUA SUNTSITU.

• Ezin dizkigute kendu gure osasun publikoaren zutabeak: DENONTZAT ETA DOHAINIK izatea. Migrante zein kotizazio bariko pertsonen BAZTERKETAK eta botiken eta proben BERORDAINKETAK osasun publikoaren amaierara garamatzate.

• Murizketak ez dira atzo goizekoak. Urteotan honela ibili dira Zapatero, Rajoy, baina Patxi López eta aurreko PNV gobernuak ere . GEZUR HUTSA DA esatea EAEn ez direla murrizketak ezarriko. DAGOENEKO ERABILTZEN ARI DIRA! Kontratazio falta, itxaron zerrenda luzeagoak, gaixotasunak detektatzeko aurretiazko probak murriztea…

Hauxe ez da bide bakarra , txarrena baizik. HEMEN ETA ORAIN, EUSKAL HERRIAN, bada alternatiba errealik. Hasteko, OSAKIDETZAKO ZUZENDARITZARI ETA OSASUN SAILARI honako 12 NEURRI ZEHATZ exijitzen dizkiegu:

1.- Estatu mailako murrizketak ez ezarri Osakidetzan
2.- Bertan behera utzi Euskal Administrazioen murrizketak. Langileok kobratu soldataren %100 bajan egon bitartean.
3.- Egun libreak eta urteko bi pagak mantendu eta kendutako soldataren %5 bueltatu.
4.- 35 orduko lanaldia mantendu, lana banatu eta kontratazioa igo.
5.- Plantilla egonkortzea eta kontratuen luzapena handitu.
6.- Lan-zamen ikerketa eta plantilla behar beste handitu.
7.- Osasun publikoa eta pribatuan aldi berean lan egitea debekatu.
8.- Aurre-erretiroak bultzatu eta errelebo-kontratua guztiontzat.
9.- Aparteko orduak amaitu (peonadak, auto-kontzertazioa) eta diru hori kontratazioan inbertitzea.
10.- Guardien sistema bertan behera eta, arau orokor moduan, txandakako lanaldia kategoria guztietan.
11.- Zuzendaritzei inzentiboak kendu.
12.- Pribatizazioa gelditu eta pribatizatutakoa publikora bueltatu modu gradualean.

Dirurik ez da falta, soberan lapurrak eta xahutzea
HONAKO NEURRIAK HARTZERA BEHARTU DITZAGUN. ANTOLATU ETA KOORDINA GAITEZEN,ZENTRO BAKOITZEAN ,ZERBITZU BAKOITZEAN. IRAILAK 26 BESTE URRATS BAT EMAN BEHAR DUGU, GREBA OROKORRA!»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...