2025-03-30
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLABek urteko 4. heriotza ekarri duen lan istripua salatu nahi du

LABek urteko 4. heriotza ekarri duen lan istripua salatu nahi du

Atzo martxoak 23, Lodosako GERMINADOS COMPOST enpresako 55 urteko T.PT langilea hil zen Nafarroan, lan istripu traumatikoan. Lan istripua lastozko fardoak zeramatzan kamioia deskargatzeko lanetan ari zela gertatu da. Deskargatzen ari zen fardo horietako batzuk harrapatuta hil da. LABetik gure doluminak eta babesa helarazi nahi diegu hildakoaren familia, lagun eta lankideei.

2015an Euskal Herrian gutxienez 4 langile hil dituzte euren lanpostuetan edo horien ondorioz: 2 Bizkaian eta 2 Nafarroan.

Lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira. Izan ere, sektore horretan nagusi diren azpikontratazioak, prekarietateak, esplotazioa, lan baldintza txarrek eta lan erritmoak hil egiten dute.

Enplegua suntsitzen ari den eta jarduera ekonomikoa gainbehera etorri den ataka ekonomiko honetan, enpresek batetik prebentziorako inbertsioak murriztu dituzte, eta bestetik, lan osasuna eta segurtasuna galtzea eta kaltetzea eragiten dituzten egoerak sustatu dituzte.

Berriki LAB sindikatuak argi utzi du heriotza istripuen kopuruak onartezinak izaten jarraitzen dutela, sei minuturo lan ezbehar bat gertatzen dela, eta langileen heriotzari lotutako datuen jeitsiera ez dela lan baldintzek eta osasunak hobera egin dutelako, baizik eta jende gutxiagok lan egiten duenez, istripuen kopurua orokorra urritzen delako.

Langileok laneko gaixotasunekiko, eta lan istripuekiko TOLERANTZIA ZERO aldarrikatu eta adierazi behar dugu. Arazo horiekin bukatzeko eredu aldaketa bultzatu behar dugu, gure osasun eskubidea egiazkoa izan dadin aldaketa politikoa, ekonomikoa eta soziala aldarrikatuz. Horrexegatik sustatu nahi du LAB sindikatuak LAN HARREMANETARAKO ETA BABES SOZIALERAKO EUSKAL ESPARRUA sustatuko duen bestelako EREDUA.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.