2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaLABek udal zerbitzuen publikotasuna bermatuko duen udal legearen alde egingo du

LABek udal zerbitzuen publikotasuna bermatuko duen udal legearen alde egingo du

Apirilean EAEko Udal Legea onartu zuen Gasteizko Legebiltzarrak, gure udal zerbitzuak eta udalak arautuko dituen lehen lege autonomikoa. Horrenbeste denbora luze Udal Lege propiorik gabe egon eta gero, beharra baino premia zegoen hura adosteko. LABen ordea, ez dugu uste udal langileen ikuspegitik aurrerapauso handia izan denik. Eta horrenbeste urte eta gero pixka bat gehiago itxoin genezake, eragile sozialekin negoziatu eta negoziaziotik sortuko zen lege bat egiteko.

Apirilean EAEko Udal Legea onartu zuen Gasteizko Legebiltzarrak, gure udal zerbitzuak eta udalak arautuko dituen lehen lege autonomikoa. Horrenbeste denbora luze Udal Lege propiorik gabe egon eta gero, beharra baino premia zegoen hura adosteko. Izan ere, lege estatalaren azken erreformak,
lege autonomikoaren faltan, ordura arte udalen menpe ziren zenbait eskuduntza berrean behera uzten baitzituen. EAJ eta EH Bilduren artean ituna egin eta gero pentsa genezake Euskal Herriko alde honetan, EAEn, eraikuntza nazionala modu parte hartzailean eta herritarren zerbitzura egiten lagunduko lukeen lege bat izango genuela, euskal herritar eta udal langileen eskubideak bermatzen lagunduz.

LABen ordea, ez dugu uste udal langileen ikuspegitik aurrerapauso handia izan denik. Eta horrenbeste urte eta gero pixka bat gehiago itxoin genezake, eragile sozialekin negoziatu eta negoziaziotik sortuko zen lege bat egiteko. Ziur gaude, gainera, prozesu parte hartzaile batetik sortu izan balitz Udal Legea ez zela onartu dena izango, zerbitzu publikoen, langileen eta herritarren interesen alde berme gehiago izanen lukeela baizik.

Legeak gabezi hori izan du jaio baino lehen. Eremu instituzionalean ohituta gauzkaten bezala, negoziazioak iraun duen bi urteotan, ez da negoziaziorik ez harremanik egon elemu horretan jarduten dugunekin. Ez dugu parte hartzerik izan eta, hortaz, ez dugu legearen mamia ezagutu ia
onartu den arte. Beraz, LAB sindikatuarentzat oinarrizko kontua den Negoziazio Kolektiboari muzin egin zaio.

Legea eskuratu ahal izan dugunean hasi gara aztertzen eta argi-ilunak baloratzen, udal langileon ikuspegitik, eta alde ilunak gailendu dira. Ez ditugu ukatuko legeak dituen alde onak: euskararen normalizazioan ematen dituen urratsak, udaletan herritarren parte hartzerako egiten den ahalegina, udalek eskuduntzak egonkortzeko eta berri batzuk eskuratzeko ematen duen ezinbesteko urratsa (nahiz eta hauek hurrengo Lege baten esperoan geldituko diren). Baina urrats
hauek oso xumeak izan dira.

Ilunek pisu handiagoa daukate guretzat: Estatuaren Legearen menpekoa da eta hantig ezartzen diren mugetan mugitzen da, ez die pribatizazioei bidea ixten, zerbitzu publikoen kalitatearen eta
langileen lan baldintzen kaltetan. Enplegu publikoaren atalean apenas ez du ezer esaten, sable eta gu asko kezkatzen gaituen Zuzendaritza Profesionalaren irudiarena. Zuzendaritza Profesionala, Enplegatu Publikoaren Lege proiektuan aipatzen dena, hemen gauzatzen da eta LABek ez du begi onez ikusten enpresetako buruak udalen arduretan ardutea (lege honek horri ateak irekitzen dizkio). Bestalde, lege honek udalei euren eskumenak garatu ahal izateko /nantziazioa beraten dien arren, de/zitaren helburua betetzea beste kontsiderazio guztien gainetik jartzen da, Estatuko
Legearen aginduetara, eta honek mugatu egiten du udalen jarduera eta zerbitzu publikoen
garapena.

Gure ustez, zerbitzu publikoak garatzeko bidea bermunizipalizazioa eta errebertsioak dira eta Lege hau, hori bermatze aldera urrats bat izan zitekeen, pribatizazioei bidea itxiz eta errebertsioak emateko tresnak ezarriz. Zerbitzu publikoak esku pribatuetan uzten eta langliegen baldintzak etengabe okertzen eta prekarizatzen dituen ildoari amaiera eman behar zaio eta hau, ezinbestez, langileen eta herritarren beharrei erantzunez egin behar da, hitza eta erabakian parte hartzeko bideak jorratuz. Udalek, eta instituzioek orokorrean, beste bide bat jorratu beharko lukete, erakundeen demokratizazioa eta zerbitzu publikoen garapena.

LABek lanean jarraituko du zerbitzu publikoak garatzeko eta publi/katzeko helburuaz, eta Zuzendaritza Profesionalaren irudi hori ezein udaletan gauzatu ez dadin borrokatuko da. Norabide honetan, onartu berria den Udal Legean beharrezkoak diren aldaketak egin daitezen ere egging dug lan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...