2025-03-31
HomeEkintza SindikalaLABek sektore eta enpresetako hitzarmenak aldarrikatu ditu Donostiako Kontxako hondartzan

LABek sektore eta enpresetako hitzarmenak aldarrikatu ditu Donostiako Kontxako hondartzan


LAB sindikatuak enpresa eta sektoretako hitzarmenen defentsan ekimen ikusgarri bat egin du Donostiako Kontxako hondartzan. Gabarroietan "Hitzarmenen defentsan" leloa irakur zitekeen bi pankarta ipini ditu eta hondartzan, patronalen eta gobernuen aurrean herrialdeko negoziazio kolektiboaren eta langileen eskubideen defentsan osatzen ari den langile harresia irudikatu du.

Donostia eskualdeko arduradunak, Lurdes Erasok, langileoi gure eskubideen defentsan borroka egitea tokatzen zaigula azpimarratu du. Modu berean, langilegoari, bihar Bilbon izango den manifestazioan eta uztailaren 4an izango diren lanuzte eta herrialdeko mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu die. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.