2025-03-29
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaLABek positibotzat jotzen du Zubietako errauskailuaren proiektua alboratzearen erabakia

LABek positibotzat jotzen du Zubietako errauskailuaren proiektua alboratzearen erabakia

LABek oso positibotzat jotzen du Gipuzkoako Foru Aldundia eta Zubietako errauskailua eraiki behar zuten enpresen artean akordioa lortu eta errauskailuaren proiektua alboratu izana.

Langileok eta herritarrok Gipuzkoan erantzunkizunez jokatuz, errauskailua bezalako proiektu arriskutsua betirako alboratzea eskuratu dugu. Interes pribatuen aurrean beste hautu bat egitea posible izan da, osasunaren eta ingurumenaren aldeko apustu garbia burutuz eta egingarriak diren eta funtzionatzen dutela argi geratu den politika praktiko arduratsuak gure egunerokotasunean txertatuz.

LAB sindikatuak urteak daramatza beste hainbat eragilerekin batera erraustegien aurkako borrokan eta Gipuzkoan aurrera eramandako prozesua, esperientziak, akordioak eta erabakiak pozarren hartu ditugu langileon osasunaren aldekoak eta ingurumenaren eta enpleguarentzat onuragarriak direlako. Arrazoi horregatik sinatu genuen bere garaian Usurbilgo Ituna eta arrazoi horregatik jarraituko dugu aurrerantzean lanean esperientzia hau gainontzeko herrialdeetan errepika dadin.

Errausketa prozesuak eguratsera ingurumenerako eta osasunerako toxikoak diren substantziak isurtzen ditu, zaborra hondakin arriskutsu bihurtuz. Erraustegiak energia eta baliabide xahutzaileak dira eta bere eraginak, inguruko ekonomia larri kaltetzen du, horrez gain, eta Gipuzkoan erakutsi izan denez, aukera ekologikoagoak garatzea oztopatzen du.

Aipaturiko guztiengatik, bestelako politiken alde borrokatzen jarraituko dugu gainontzeko herrialdeetako administrazioek inposatu nahi dizkiguten ereduen aurrean gure osasuna, ingurumena eta enpleguak sortzearen alde, konbentzituta gaudelako, eredu hau ekonomikoki ere bideragarriagoa dela eta gainera askoz ere enplegu sortzaileagoa dela.
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.