2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaLABek pasadan larunbaterako Orioko plazan deitua zuen elkarretaratzea debekatu egin zuen Herrizaingo...

LABek pasadan larunbaterako Orioko plazan deitua zuen elkarretaratzea debekatu egin zuen Herrizaingo Sailak

Larunbatean eguerdiko 12.00etan Orioko plazan kontzentrazioa egiteko xedea zuen LABek Mallabiako WAT enpresan 28 langile kaleratzeko EREa salatzeko. Kudeatzailea bera Orioko herriko kanpoaldean bizi da, baina hala eta guztiz ere Herrizaingo Sailak debekatu egin zuen elkarteratzea, langileok dugun mobilizatzeko eta salatzeko eskubidea, LABen ustez, errotik urratuz.

Mallabian dagoen WAT enpresak 28 langile kaleratzeko EREa jarria du mahai gainean. Uztailean enpresak Konkurtsoa eskatu zuen eta orain 28 kaleratze suposatuko dituen ERErako kontsulta epea bukatu berri da.

Uztailean enpresak Konkurtsoa eskatu zuenean, argi utzi zuen ez zuela alde sozialarekin inolako akordiotara iristeko asmorik . Beraien esanetan, Irango bezero bat galdu zuten eta enpresaren etorkizuna zalantzan dago.

Komitearekin akordioak lortzeko borondate falta izan da denbora luze honetan jaso dugun erantzuna. Eta egoera are gehiago larriagotu da enpresako kudeatzaileak LAB sindikatuko aholkulari baten kontrako salaketa jarri duenean, bere esanetan "kalumniatzeagatik" eta LABen ustez kaleratzeen aurrean egin zuen irrifarra salatzeagatik. Epaiketara bertara ere, gerentea Ertzantzak eta bizkartzainak lagun zituela azaldu zen.

Denbora luze honetan, asko izan dira langileek eta LAB sindikatuak egin ditugun ekimen eta mobilizazioak; bai enpresa aurrean, bai Mallabian (enpresa bertan baitago), bai Eibarren, bai Durangalde osoan zehar eta orain, gure asmoa, salaketa Oriora eramatea zen, gerentea bertan bizi delako.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...