2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek osasungintzaren euskalduntzea sustatzeko tresna jarri du martxan

LABek osasungintzaren euskalduntzea sustatzeko tresna jarri du martxan

Apirilaren 7an, Okendoko kultur etxean “Osasungintzan euskaraz lan eta bizi” topagune irekia antolatu zuen LAB sindikatuak. Bertan, gai honetan lanean diharduten eragile desberdinek hartu zuten parte, bakoitzak bere hausnarketak eskainiz. Topaketak aprobetxatuz, LABek osasungintzaren euskalduntzea sustatzeko martxan jarri berri duen «osaeus.info» orria aurkeztu zuen.

Kontseiluko ordezkariak osasungintza euskalduntzeari begira euskalgintzako eragile desberdinek egindako lana azaldu zuen.

LABek ere bere ikuspuntu eta asmoak azaldu zituen topaketan: Osasungintzan langile eta herritarren hizkuntz eskubideak ez direla bermatzen gogorazi eta euskalduntze prozesuan inplikaturik dauden eragile guztien partehartzearekin erabilera helburu izango duen euskalduntze plan global eta progresiboa martxan jartzearen beharra azaldu genuen. Izan ere, normalizazioaren ardatza Hizkuntz Eskakizunen egiaztatzera mugatzen duen eredua baliogabea eta kaltegarria dela frogatu da.

Aurrera begira, langile eta erabiltzaileen aldetik euskaraz lan eta bizitzearen aldeko jarrera aktiboa bultzatzeko asmoa du LAB sindikatuak. Horretarako, euskararen normalizazioaren aldeko indarrak batzeko beharra ikusten dugu.

Helburu hauen zerbitzura LAB sindikatuak sorturiko osaeus.info orria aurkeztu zen publikoki topaketan. Normalkuntza posible izan dadin beharrezkoa den indarren aktibazioa, oihartzuna eta uztarketa bultzatu asmoz sorturiko tresna da.
OSAEUS.info web orrian osasungintzan euskararen normalkuntzarekin lotura duten gaien berri emango dugu, LABen azterketa eta ekimenez gain, normalizazioan lagundu dezaketen dinamika, tresna eta azterketak ere bilduko dira. Lan tresna bat izatea da helburu, beraz, euskararen aldeko dinamikaren mesedetan LAB sindikatuak pertsona ororen esku martxan jartzen duen tresna.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...