2025-04-23
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Osakidetzan pribatizazioaren aurkako kanpaina abian du

LABek Osakidetzan pribatizazioaren aurkako kanpaina abian du

“PRIBATIZAZIOAK OSAKIDETZA GAIXOTZEN DU” lemapean eta martxora bitartean, LAB sindikatuak Osakidetzan zabaltzen ari den pribatizazioa eta beronen ondorio larriak salatuko ditu. Kanpaina hiru ataletan oinarrituko da batez ere: aparteko orduak (peonadak) eta itxaron-zerrenden negozioa; azpikontraten erabilera; eta osasun pribatuarekiko akordioak.

Pribatizazioa gutxi batzuen poltsikoentzat da soilik onuragarri diru publikoaren kontura. Baina kontatzen digutenaren aurrean, ez da merkeagorik ezta hoberik ere, kontrakoa baizik. Izan ere, ekimen honen bitartez langile zein erabiltzaileok pribatizazioaren kontra lerrokatu nahi ditugu, osasun sistema publikoa akabatzen ari delako. Ezin ahaztu kudeatzaile on itxuraz mozorrotutako PNV-k berak martxan ipini eta bultzatu egiten duela.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gipuzkoako helduen egoitzetako langileak borrokan

Aurten Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmena negoziatzen hasi ginen. Momentu honetan negoziazioa blokeatuta dago, Patronalek aurkeztu duten proposamena edukiz hutsa dagoelako. Alde batetik, igoera ekonomikoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren tarifetara baldintzatzen dituzte eta bestetik, sindikatuek planteatu ditugun beste aldarrikapen guztiei ezezko borobila eman diete. Argi geratu da berriro ere, patronalek ez dutela zaintza lanak duintzeko eta zerbitzua hobetzeko intentziorik.

Pasaiako Udalak udal haur eskola zerbitzua bertan behera uzteko hartu duen erabakia okerra da LABentzat

Prentsaren bidez jakin du LABek Pasaiako Udalak eskaintzen duen Lilitegia udal haur eskola zerbitzua bertan behera uztea erabaki duela, EH Bildu eta Podemosen bozkekin. Pasaiako haur eskola zerbitzu hau, lizitazio baten bitartez bertako ikastolak ematen badu ere, udal zerbitzu publiko bat da, hemendik aurrera Pasaiako jendearteak udaletik jasoko ez duena.