2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Osakidetzan mobilizazio fase berria abiatuko du administrazio berriarekiko berehalako negoziazioa exijitzeko

LABek Osakidetzan mobilizazio fase berria abiatuko du administrazio berriarekiko berehalako negoziazioa exijitzeko

LABek Osakidetzaren egoera arras larria dela deritzo. Langileen egoera jasanezina da eta ezarritako murrizketek arriskuan jarri dute euskal osasun sistemaren etorkizuna.

Bereziki kezkagarria da burutzen ari den enplegu suntsiketa, zeinak milaka eta milaka langile ebentual prekarietatera eraman eta, are kezkarriago, epe luzeko langabeziara. Berriki ezarritako egun libreen murrizketak eta inposatu nahi duten 37,5 orduko lan-jarduerak 2.600 lanpostutik gora desagertzea suposatuko dute. Gainera, EPE prozesu berriak bertan behera uzteak aldi baterako langileen etorkizun beltza are beltzago izatea dakar, orain gutxi euren nominen lapurreta jasan behar izan duten aldi-baterako langile berberak.

Ez dago ezer berririk Urkulluren Gobernuaren eta Darpon Kontseilariaren bidean: murrizketa gehiago. Izan ere, LABek dagoeneko Administrazioko Mahai Orokorra eta Osakidetzako Mahai Sektoriala biltzeko eskaera egin du, aurtengo aurrekontuak onartu baino lehen. Madrilek, Gasteizek eta Iruñeak inposatutako murrizketak iraultzeko bidean negoziazio esparru propioan akordiok lortu eta berauek babestu behar ditugu, EAJ bere politika aldatzera behartu beharrean gaude, ezin baitugu ahaztu eurek eman ziotela hasiera Osakidetza pribatizatzeko eta murrizteko bideari.

Horregatik, LABek ezinbesteko jotzen du negoziazioaren aldeko mobilizazio orokorra planteatzea lan zentroetan. Helburu nagusia zentro mailako langile asanbladak sortzea izango da eta ahalik eta ekimen zabalena eta jendetsuena aurrera eramatea. Norabide honetan eta egoeraren larritasunaren jakitun, LABek ahalegin berezia egingo du beste sindikatu batzuekin komuneko dinamikak sortu edo sakontzeko, betiere helburu eta adostutako edukietan oinarriturik.

LABen helburua zera da: gure lanaren bitartez bide berriak jorratu, ahalik eta zabalen, Osakidetzan mobilizazio masiboak lortze aldera, gure lan eskubide eta osasun publikoaren defentsan. Alternatibarik badago, baina borrokatu behar dugu. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...