2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Osakidetzan fronte komuna osatzeko gutxieneko proposamena luzatu die beste sindikatuei

LABek Osakidetzan fronte komuna osatzeko gutxieneko proposamena luzatu die beste sindikatuei

LABek abenduaren 3ko sektore mahaian Osakidetzak hartutako jarreraren aurrean beste sindikatuei denon artean Osakidetza negoziatzera behartzeko gutxieneko testua proposatu du.
LABek abenduaren 3ko sektore mahaian Osakidetzak hartutako jarreraren aurrean beste sindikatuei denon artean Osakidetza negoziatzera behartzeko gutxieneko testua proposatu du.

PNV tematuta dago gero eta lan-baldintza kaxkarragoak ezartzeko jarreran. Osakidetzak ez dauka lanaldiaren luzapena bertan behera uzteko asmorik, nahiz eta arduragabekeria galanta izan. Hori bai, lanaldia zentroetan ezartzea pentsatu baino gauza zailagoa omen da, eta lotsa izpirik gabe, Osakidetzak zera eskatu digu sindikatuoi: eurekin batera aritzea ahalik eta ondoen egokitzeko ordutegi eta kartelera berriak. Bestela esanda, hiltzeko modua aukera dezakegu, urkatu edo gillotina, min “gutxien” ematen duena. Eta, nahiz eta sindikatu guztiok lanaldiaren luzapenaren kontra izan, antza batzuek galdutzat ematen dute kontua eta prest leudeke soka eta gillotinari buruz aritzeko, praktikan gure lan-eskubideak berreskuratzea ezinezko bihurtuz. Batzarraren beste bi kontuak honakoak izan ziren:

• “Izendatze librea” (hau da, atzamarrez hautuak) egoeran daudenek arazorik izan lezakete bere jatorrizko lanpostura bueltatzeko entxufea amaitzen denean. Hori gerta ez dadin, Osakidetza bai dagoela prest kasu honetan “bide alternatiboak” bilatzeari ekiteko. Ze pena ez egitea gauza bera lanaldia eta soldatarekin!
• Montoro ministroak aipaturiko “egunaren” harira, Osakidetzak esan du eurek ezarriko luketela Mahai Orokorrerako Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den dekretuan jasoko balitz. Beraz, auskalo.

Osakidetzaren jarrera argi dago. Beraz, egoera iraultzeko modu bakarra negoziazio mahaian zein lan-zentroetan presioa gorenera eramatea da. Derrigorrez, sektore mahaian gauden sindikatu guztion aldetik jarrera komun eta irmoa nahitaezkoa da: SATSE, SME, CCOO, UGT, ELA eta LAB. Geuk hamabiak eta bi ahalegin egin ditugu norabide horretan azken hilabeteotan.

Azkeneko saiakera, Sektore Mahaiaren ondoren hain zuzen ere. Bertan, LABek gutxieneko testua proposatu zien gainontzeko sindikatuei helburu argiarekin: jarrera argia Osakidetzaren aurrean. Testua ez doa sindikatu bakoitzaren aldarrikapenetara, negoziazio beharra eta arau jokoak aldarrikatzera baino. Denon artean Osakidetza negoziatzera behartu dezagun lehenengoz, eta gero bakoitzak egin dezala bere bidea. Baina ezin zaio Osakidetzari eman sindikatu batzuen epelkeriak sortzen duen oxigenoa.

Zoritzarrez, jaso genuen erantzuna ez zen esperokoa izan. UGT bai zegoela testua onartzeko prest; gainontzekoek baloratuko zutela eta erantzungo zigutela abenduaren 23an, hurrengo mahai sektorialean. ELAk aurreratu zigun testua ez zela bere gustukoa, administrazioak berak sinatzeko modukoa baitzen. Horixe bera da gure helburua!.

Ulertu behar duguna gauza argia da: honako iniziatibak ez du helburu sindikatu bakoitzak negoziatuko dutena ezartzea, benetako negoziazioan nork berea negoziatzea posible izatea baizik . Eta hori lortzeko, sektorean handienak diren SATSE, SME eta ELA sindikatuen jarrera funtsezkoa da. Edo denok batera presionatzen dugu, edo ez dugu Osakidetza mugiaraziko. Espero dezagun 23ko batzarrean Osakidetzaren aurrean jarrera irmo eta komuna lortzea.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...