2025-03-20
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Osakidetzan egiten diren aparteko ordu estren kontrako kanpaina abiatu du

LABek Osakidetzan egiten diren aparteko ordu estren kontrako kanpaina abiatu du

Gaur egun, Osakidetzak dirutza izugarria gastatzen du aparteko orduak ordaintzen, sektorean “peonadak” izenez ezagunak direnak. Teorian, langile batzuei (batez ere fakultatiboak) ordaindutako aparteko orduen helburua kroniko bihurtu diren itxaron zerrendak gutxitzea zen. Baina urteak joan urteak etorri, itxaron zerrendek bere horretan diraute. Are gehiago, esan genezake dirutza irabazten duten sektore batzuei ez zaiela batere interesatzen itxaron zerrendekin amaitzea. Larriena da Osakidetzako Zuzendaritzak eta Osasun Sailak ez dituztela hartzen hartu beharreko neurriak iruzur honekin amaitzeko eta itxaron zerrendak jaisteko.

LABek gogor arbuiatzen ditu ordu estra hauek, hiru arrazoirengatik: erabiltzaileari emandako arreta kalitatea eskasagoa delako; enplegua deuseztatzen delako; eta osasun publikoaren dirua lotsagabe gelditzen delako poltsiko batzuetan. Nork nahi du 10 ordutan lanean ibili den zirujau batek operatzea? Nork nahi du presaka eta korrika atenditua izan, ahalik eta proba edo ebakuntza gehien denbora laburrenean egin nahi dutelako interbentzio bakoitzeko kobratzen dutelako eta amaitzen dutenean etxera doazelako? 

Datuak esanguratsuak dira: Euskal Osasun Zerbitzuak–Osakidetzak urtero 14 milioi € baino gehixeago gastatzen du aparteko ordutan eta fakultatibo batek 2.072 euro poltsikoratzen ditu 9 ordu estrengatik.

Honen harira, LABek peonadak bertan behera uztearen aldekoa da eta itxaron zerrendak zelan gutxitu eztabaidari ekiteko hainbat neurri proposatzen ditugu: 

• Txandakako lan orokortua.
• Pertsonal fakultatiboen saio klinikoak berrantolatu.
• Barneko Mediku Egoiliarren lanpostu kopurua ez da murriztuko (Osakidetzak %50ean murriztu ditu) eta kopuru mugatua handitzea.
• Erradiologia instalazioak eta ebakuntza-gelak txandakako pertsonala modu trinko batez erabili.
• Elkarrekin bisitak egiten dutenen sendagile kopurua murriztu.

  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Amaitu da SDA Factory-ko langileak kaleratzeko kontsulta aldia

Jarraian irakur dezakezue SDA Factory-ko enpresa-batzordearen oharra.

ELAk, CCOOek eta UGTk maiatzeko aurreakordioa okertzen duen hitzarmena sinatu dute Bizkaiko ostalaritzan

Gai garrantzitsuak eta sektorearen zati bat kanpoan uzten dituzte.

LABek Eusko Jaurlaritzari eskatu dio unibertsitate publikoa indartu dezan, behar den inbertsioa eginez

LABek elkarretaratzea egin du Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, EHUk pairatzen duen azpifinantzaketa salatzeko eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuari unibertsitate publikoa indartzeko eskatzeko.