2024-11-25
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek Osakidetzako erabiltzaileak ospitale pribatuetara bideratzea salatuko du Bilbo, Tolosa eta Gasteizen

LABek Osakidetzako erabiltzaileak ospitale pribatuetara bideratzea salatuko du Bilbo, Tolosa eta Gasteizen

Urtarrilarekin batera, Osakidetzan pribatizazioaren kontrako kanpainari hasiera eman diogu. “Pribatizazioak Osakidetza gaixotu egiten du” lemapean, martxora bitartean burutuko da kanpaina, pribatizazioaren hiru aurpegi salatuz: osasun pribatuarekiko kontzertuak; azpikontraten erabilera; eta “peonadak” edo “autokontzertazioa” deitutako aparteko orduak.

Urtarrilean osasun pribatuarekiko kontzertazioak jorratuko ditugu, ideia sinple batekin: Osakidetzako erabiltzaileok Osakidetzan atenditzea nahi dugu. Horretarako, osasun zentro pribatuei ordaindu beharrean hainbat zerbitzu eskain ditzaten, diru publiko hori guztia osakidetzan bertan inbertitzeko eskatzen dugu, Osakidetzan bertan kalitatezko arreta jaso dezagun. Ez al da logikoagoa erresonantzia, eskaner edota ekografia zerbitzu berrietan dirua inbertitu ospitale pribatuei diru hori ematea baino?. Adibidez, 2013an Osakidetzak 250 milioi euro gastatu zituen osasun pribatuan; kontuan hartzen badugu Mungiako anbulatorio berriak 2,8 milioi euro balio izan duela, pribatuan gastatzen den diruarekin halako 10 anbulatorio berri egin ahal izango lirateke urtean.

Egoera hau salatzeko, ostegunean, urtarrilak 29, kontzentrazioak burutuko ditugu Bilbo, Gasteiz eta Tolosan. Bertan “Nik Osakidetzan atenditzea nahi dut. Ni un euro para la sanidad privada” lemapean, bertara deribatuak diren erabiltzaileak erreklamazioak egitera animatuko ditugu. Hauexek dira zitak:

• Bilbo: Gurutze Gorria ospitalean (urkijo, 65), 11.30etan
• Gasteiz: Quirón klinika (Artium aurrean), 10.30etan
• Tolosa: Tolosako anbulategian, 12etan.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lantokietako indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak exijitu ditugu

Horretarako, eskari bana erregistratu dugu EAEko zein Nafarroako lan ikuskaritzetan eta mobilizazioak ere egin ditugu Gasteizen eta Iruñean.

Munduko Federazio Sindikaleko Gazteen 4. Kongresuan parte hartu dugu

LAB sindikatuak Munduko Federazio Sindikalaren (MFS) Langile Gazteen 4. Kongresuan parte hartu du, azaroaren 22tik 23ra, Marseillan. "Gazte langile antolatuak eta militanteak, lan eta bizitza duin baten alde" lelopean, Kongresuak kontinente guztietako 29 herrialdetatik etorritako 45 sindikatutako ordezkariak bildu ditu.

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.