2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek negoziazio kolektiborako eskubidea eta enplegu publikoa sortzea defendatuko du Osakidetzako sektore...

LABek negoziazio kolektiborako eskubidea eta enplegu publikoa sortzea defendatuko du Osakidetzako sektore mahaian

Gaur bilduko da lehenengo aldiz Osakidetzako Sektore Mahaia. Pasa den Mahai Orokorrean argi gelditu zen PNVren negoziatzeko borondaterik eza; bere ardura bakarrak Madrilen esandakoa betetzea eta murrizketekin jarraitzea omen dira. Izan ere, 35 orduko lanaldia garbitu izana oso larritzat jotzen dugu. Aipaturiko aurrekarien argitan, ez dugu ezer berrik espero Sektore Mahaietan. Osakidetzan, antza, PNVren buruhauste bakarra inposaturiko lanaldia gure zentroetan zelan gauzatu baino ez da.

LAB Osakidetzako Sektore Mahaira aurrekoetako irmotasun berberaz joango da. Argi eta garbi adieraziko diegu ez dugula inondik inora onartzen Mahai Orokorrean hartutako erabakirik, alternatibarik badagoela, eta bi helbururekin jokatuko dugula: negoziazio kolektiborako eskubidea, eta osasungintzan kalitatezko enplegua sortzeko beharra.

Negoziazio kolektibo eskubidea PNVk onartu behar duen aurreneko urratsa da, aurrera jarraituko badugu. Honek suposatuko luke, beste gautza batzuen artean: Madriletik zein Gasteiztik inposaturiko murrizketa guztiak bertan behera uztea; negoziazio mahaian adostutakoaren gaineko blindajea eta bermeak; eta abiapuntu moduan Patxi Lopezen gobernuak inposaturiko EPE, Kontratazio eta Mugikortasun gaineko “Akordioak” ere bertan behera uztea.

Bestaldetik, LABen iritziz funtzeskoa da zerbitzu publikoetan kalitatezko enplegua sortzea. Osakidetzak utzi beharko dio ebentualak kaleratzeko EREak ezarri eta lan merkatua prekarizatzen duen enpresa izateari eta, aldiz, heldu behar dio erabat publiko izateari, gehienezko kalitatea eskaintzeari eta lan-baldintzetan abangoardia izateari. Helburu horrekin, LABek osatu du Osakidetzan ENPLEGU PUBLIKOA SORTZEKO neurri zehatzen DEKALOGOA; halaber, alternatiba integral moduan, aldarrikatuko dugu zerbitzu publikoetarako modelo berria, zeina langileon parte-hartzean, euskalduna, parekidea eta erabat publikoa izan behar duen.

Argi daukaguna da mahaian ez dagoela ezer negoziatzerik lan zentroetan borroka eta indarrik ez badago. Hori dela eta, ahalik eta zentro gehienetan gero eta mobilizazio gehiago eta gero eta erradikalagoak egiteko deia luzatzen dugu, nork bere moduan eta aukeren arabera. Egoera irauli beharra dago 35 orduko lanaldia, gure eros-ahalmena eta gure enplegua berreskuratzeko. LAB Osakidetzako Zerbitzu Zentraletan (Araba kalea, Gasteiz) kontzentratuko da, goizeko 10etan “enplegu duinaren alde, negoziazioari bai” lemapean, baina baita lan-zentroetan ere. Horregatik langile guztiei dei egiten diegu ostiralean mobilizatu daitezen negoziazioaren alde, bai zentro batzuetan burutzen diren sindikatuon arteko mobilizazioetan, bai parte hartuz bestelako edozeinetan edo, besterik ezean, zentroko langileek eurek sortutakoetan. BORROKA GARAIA DA! 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...