Madrileko Gobernuak iragarri berri du heldu den urtean pentsioak %0,25 igo eginen direla. Igoera mixerable hau 1,5 euro baino ez da 600 euroko pentsioa jasotzen duenarentzat. Madriletik , atzo PSOE, gaur PP, hainbeste izozketa eta pentsioen erreformekin, milaka pertsona heldu eta pentsiodun pobreziara kondenatzen ari dira.Guzti hau salatzeko, LABek, Iruñeako Gizarte segurantzaren aurrean elkarretaratzea egin du. Bertan, Madrileko Gobernuen erabakiek pentsioetan duten eragina azaltzen duen txostena aurkeztu dute.
Madrileko Gobernuak iragarri berri du heldu den urtean pentsioak %0,25 igo eginen direla. Igoera mixerable hau 1,5 euro baino ez da 600 euroko pentsioa jasotzen duenarentzat. Madriletik , atzo PSOE, gaur PP, hainbeste izozketa eta pentsioen erreformekin, milaka pertsona heldu eta pentsiodun pobreziara kondenatzen ari dira.
Adarra jotzen digute esaten dutenean %0,25 ziztrin honekin pentsiodunok pozik eta esker oneko egon beharko genukeela.
· %0,25eko igoerak ez digu balio aurre egiteko eguneroko oinarrizko produktuen garestitzeari: argiak 511 gora egiten du konpainia elektrikoen espekulazioaren ondorioz, berrordainketa eta 420 botika %100ean ordaintzeko beharra farmazia multinazionalen onerako, BEZa bezalako zerga injustuenaren igoera, elikagaien prezioak,…
· %0,25-ek ez du balio pentsio duinagoak izan ditzagun. Pobreziaren muga 1.000 eurotan dago. Hala ere, Euskal Herrian 4 pentsioetatik 1 700 euroen azpitik dago, eta 13.415 pentsiodunek 350 euro baino ez dute jasotzen.
· % 0,25-arekin ez dugu gure pentsioek azken 5 urteotan galdu duten eros-ahalmena errekuperatuko. Denetara, gure eros-ahalmenak %3-%4ren artean galdu du.
Bataz besteko pentsioa
|
Alargun pentsioa
|
|
2010 an |
938,44
|
655,97
|
2014 an |
907,47
|
634,32
|
Urteko galera |
433,58 euro |
303,1 euro |
%0,25a da hurrengo urteetarako jarri diguten topea. Eta inposizio hau jartzen digutenak Gizarte Segurantzaren Kutxa Bakarra hustutzen duten berberak dira, Boltsan negozioak egiteko, irregularki finanziatzeko, pentsio pribatuei bidea irekitzeko. Denak erregimen berean daude, VISA txartelaren itzalean, diru publikoa xahutzeko, gero eta jende gehiago prekarietatera kondenatzen duten bitartean.
%0,25arekin hautsi egin beharra dago. Behar dugu pentsioak kudeatzeko eredu propio bat, justuagoa eta solidariagoa gure herriaren langileokin. Nahi eta behar dugu Euskal Herrian gure Gizarte Segurantzaren Sistema.
Premiazkoa da %0,25arekin haustea. Iruñeko eta Gasteizko Gobernuek neurriak hartu behar dituzte gure eros-ahalmena errekuperatzeko. Eta gainera, bermatu ez dadila pentsio bakar bat ere ez egon pobreziaren mugaren azpitik. Nahi eta behar dugu bizi duintasunez.