2024-12-19
HomeUncategorizedLABek Nafarroako 12 enpresetan irabazi ditu hauteskundeak azken 15 egunetan

LABek Nafarroako 12 enpresetan irabazi ditu hauteskundeak azken 15 egunetan

Lau Enpresa Komitetan irabazi, beste batean igo eta McDonald’s-ekoan sartzea lortu du. LAB maximo historikoetan dago Nafarroan, eta UGT gainditu du Hego Euskal Herria kontutan hartuz.

Azken hamabostaldian, LABek hainbat emaitza arrakastatsu lortu ditu hauteskunde sindikaletan:

Nuevo Futuro-n LAB lehen aldiz aurkeztu eta 3 ordezkari lortu ditu, CCOOek 2 lortzen zituen bitartean (lehen 3 CCOO, 2 ELA)

Dindaia-n, LABek jokoan zeuden 5 ordezkariak eskuratu ditu berriro ere. 

Gorvi-n LABek 4 ordezkari lortu ditu eta UGTk 1 (Komitea 9tik 5era jaitsi da langile kopurua murrizterakoan; aurreko ordezkaritza: LAB 5, UGT 4). 

Graftech-en ere (lehengo Ucar, Ororbia) LABek hauteskundeak irabazi ditu (3 LAB, 3 CCOO, 2 independente, 1 UGT)

Irurtzungo Sappa-n, LAB tailerrean bozka gehien jaso dituen sindikatua da, 2 ordezkaritik 3ra igoz (4 CCOO, 2 UGT)

Bestalde, LABek ordezkaritza lortu du aurreneko aldiz La Moreako McDonald’s-en (LAB 1, UGT 4), enpresak hori eragoztearren amarru guztiak erabili arren. Enpresak UGT bultzatu du bide guztietatik, besteak beste bi langileri enkargatu izendatuko zituztela aginduz UGTren zerrendetan joaten baziren. 

LABek hauteskundeak irabazi ditu, halaber, beste hainbat enpresa txikitan: Feroser (1 LAB), Xorroxin Irratia (1 LAB), Piensos Artoa (1 LAB); Autoareta (1 LAB), Ledr (2 LAB, 1 Solidari); Avanvida Zizur (1 LAB), Agropecuaria S.M. Aralar (1 LAB)

Emaitza hauek LABen igoera indartu egiten dute. Une hauetan, LAB maximo historikoetan dago Nafarroan: 831 ordezkari, ordezkaritza sindikalaren %13,28 (apirilaren 30eko datu ofizialak). Hego Euskal Herriko lau herrialdeak aintzat hartuz, LABek %16,91ko ordezkaritza lortu du, UGT gaindituz (lehen 3. eta orain 4. sindikatua, %16,25arekin) eta CCOOekiko tartea murriztuz (2. sindikatua, %20,91rekin).
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Madrilen sinatu duten erretiro partzialaren akordioa antzua da eta euskal langileoi negoziazio kolektiboa bahitzen digu

Gaur Madrilen bildu da Espainiako Estatuko Administrazio Publikoen Mahai Orokorra, zeinean LABen parte hartzeko eskubidea lehen aldiz onartu den.

EAEko Hezkuntza Saileko lan legepeko irakasle eta hezitzaileen hitzarmen berria lortu dugu

Hamaika borroka eta 20 urte luzeren ondoren, heziketa bereziko hezitzaileon aitortzarako eta lan baldintzak hobetzeko aurrerapausoak dituen hitzarmena lortu du LABek.

Jaiak guztiontzat dira, eskubideak ere bai!

LABeko etxeko langileen atal sindikala eta Hego Euskal Herriko Etxeko eta Zaintzako Langileen Kolektiboak kanpaina bat egin ari dira sektore horretako langileen eskubideak aldarrikatzeko Gabonetako eta urte berriko jaietan; izan ere, uste dute egun horietan areagotu egiten direla lanaldietako abusuak eta jaiegunetako atsedenerako eskubideak ez errespetatzea.