2024-11-14
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaLABek larunbatean Madrilen atxiloturiko kideei bere babesa eta elkartasuna adierazten die

LABek larunbatean Madrilen atxiloturiko kideei bere babesa eta elkartasuna adierazten die

Larunbat honetan Madrilen 25Sk mobilizazioa deitu du errejimenarekin bukatzeko eta diktadura egoeran bizi garela salatzeko.

Mobilizazioa hastearekin batera, gelditu egin zituzten, eta manifestariak jipoituak izan ziren. Espainiar Estatuak berriz ere bere burua agerian geratu da demokrazia batean horrelakoak gertatzerik ez baitago, demokrazia batean horrelako errepresio maila neurrigabea ez baita sistematikoki erabiltzen.

LABek bere elkartasuna adierazi nahi die jipoituak izan diren kideei eta batez ere atxilotuak izan diren Doris Benegas eta Luis Ocampo Izquierda Castellanako kideei, azken hau ingresatu behar izan da jaso dituen kolpeak direla eta.

Berriz ere Errejimenaren ahultasunak eta legitimitate faltak polizia herriaren alde erabili beharrean frankismoaren oinordeko den monarkia ustela defendatzeko erabili du. Beste behin ere, gure lagun hauei bide onean dabiltzala eta desobedientziaren bidean, herritarron mobilizazioaren bidean eta herrien arteko elkartasunean aurkituko garela adierazi nahi diegu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Larunbatean hildako langilearen heriotza salatu dugu Bilbon, istripua izan zuen lekuan

Azaroaren 9an, 55 urteko G.V.M. langile autonomoa hil zen Bilboko Plaza Zirkularrean, kristalak garbitzen ari zenean 3 metroko altueratik erori ondoren. Gaur, mobilizazioa egin dugu bertan LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuok, patronalak eta instituzioek gaixotu eta hil egiten gaituztela ozen salatzeko.

LABek etxeko langileen lan-denboraren erregistroa arautzeko beharra azpimarratu du

Erregimen bereziak eta araudi osagarriak ez diote behar honi erantzuten.

Hitzarmen duina aldarrikatu dugu Arabako ostalaritzarako

Urtebete inguru igaro da Arabako ostalaritzako hitzarmenaren negoziazioa blokeatu zela "azken proposamen" gisa definitutako patronalaren azken proposamenarekin. Hau ez zen nahikoa, sektoreko langileen lan-baldintzak nabarmen okertzen baitzituen.