2025-03-27
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaLABek lanpostuan sexualki erasotu duten Cáritaseko hezitzaile sozialarekiko eta zauritu duten beste...

LABek lanpostuan sexualki erasotu duten Cáritaseko hezitzaile sozialarekiko eta zauritu duten beste pertsonarekiko elkartasuna adierazi nahi du

Ohar honen bitartez, LABek lanpostuan sexualki erasotu duten Cáritaseko hezitzaile sozialarekiko eta zauritu duten beste pertsonarekiko elkartasuna adierazi nahi du, atzo Duestun izandako gertakariak gogorki salatzeaz gain.

Modu berean, adierazi nahi dugu eraso hori instituzioen partetik pobrezia egoeran dauden pertsonen estaldura faltaren testuinguruan gertatzen dela. Horrela, instituzio publikoek, egoera hauei babes nahikoa eskaini beharko lioketenak, gizarte zerbitzu publikoen sistemaren bidez, euren erantzunkizun eta eginbeharrekiko utzikeriaz jokatzen dute.

Honen antzeko erakundeek arreta ematen diete gizarte-bazterketa arazo larriak dituzten pertsonei beharrezkoak diren bitartekorik gabe.

Eraso hauen jatorria erantzunkizun publikoaren utzikerian oinarrituta egon liteke, gizarte-zerbitzuen externalizazioan eta baliabide nahikoak ez izatean, jarduera-protokoloak ez betetzeagatik edo protokolorik ez egoteagatik.

Hala ere, ez dugu ahaztu nahi langile honen kontrako erasoak bere osagarri sexuala duela, beste behin ere, lanaren banaketa sexulararen eta bizi dugun jendartearen rol matxistei erantzuten dielarik.

Bestalde, jendarteari dei egiten diogu mugimendu feministak deitu dituen salaketa ekimenetan parte hartzeko.
ERASORIK EZ, ERANTZUNIK GABE!

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Jarraipen ia erabatekoa Enviser Gasteizko Udalaren lorezaintzako kontratako greba mugagabearen lehen egunean

Gaur goizean hasi da Enviserreko enpresa-batzorde osoak (LAB, ELA eta ESKk osatua) deitutako greba mugagabea. Enviserrek Gasteizko Udalaren kontratak parkeak eta lorategiak eta hiriko eraztun berdea mantentzen ditu.

EAEko hezkuntza publikoko irakasleek gaur Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleak hartu dituzte

Greba zikloaren seigarren grebak jarraipen zabala izaten jarraitzen du.

LABek salatzen du Guardianeko langileak ez direla inoiz lehentasuna izan Eusko Jaurlaritzarentzat

Mikel Jauregui Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak, astearte honetan Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, zenbait baieztapen egin ditu eta agerian utzi du Guardian enpresako langileak eta haien lanpostuak ez direla inoiz lehentasuna izan Eusko Jaurlaritzarentzat.