2024-12-26
HomeZerbitzu PribatuakIkuskizun eta kirol aretoakLABek Landakoko igerilekuetako langile baten kaleratzea salatzen du

LABek Landakoko igerilekuetako langile baten kaleratzea salatzen du

LABek salatzen du DENDAK BAIk (Landakoko polikiroldegiko tabernaren eta Tabirako igerilekuaren egungo kudeatzailea) langile bat kaleratu izana. Kaleratze honi buruz hainbat eta hainbat gezur esan eta salaketa egin dituzte. LABek langilearen berrartzea eskatzen du. Kaleraketa salatzeaz gain, kontzesioetan ematen diren irregulartasunak salatzen ditu ere.

Zer ari da gertatzen Tabira eta Landakoko igerilekuetan? Zer dela eta ez dute kobratzen langileek? Zergatik ez dute kobratzen mutualitatetik bajan dauden langileek? Nolatan, berau gizartegintzako enpresa izanik eta Durangoko udala haren arduradun zuzena, ez dute han gertatzen ari denaren berri?

LABek premiazko bilera eskatu dio Durangoko udalari, han gertatzen denaren arduraduna delako.

Dendak Bai (bi negozio hauen ustiatzeaz arduratzen den egungo emakiduna) egoera honen arduradun egiten dugu ere. Zer ari da gertatzen bi esplotazio hauetan? Zergatik, behargin batzuk, hilabete osoan lan egin ostean 100 euro besterik ez diztuzte irabazten? Inork uste du soldata horrekin bizi edo biziraun daitekeenik?

Gure aburuz, udalak berehala heldu behar dio gai honi, zelako irregulartasunak ematen diren ikusteko eta Dendak Bairi, eta bide batez, haren gerentea den Santiago Reyes Ruizi eskatzeko dagozkion azalpenak eman ditzan eta argitu ditzan ematen ari diren irregulartasunak, argitu ditzan Dendak Baik sortu duen enpresak Gizartegintzako enpresa batek ustiatzen duen mota honetako negozioei eskatzen zaizkien baimen guztiak dituen.

Hortaz, irmotasunez eskatzen dugu Durangoko udalak berehala azter dezala bi esplotazio hauetan gertatzen dena, hura arduradun zuzena delako, eta berehala har berrartu dezatela kaleratu duten behargina.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek grebara deitu du Linacal iturgintza enpresan, zuzendaritzak langileei entzungor egiten jarraitzen duela uste baitu

LAB sindikatuak Barañaingo (Nafarroa) Linacal iturgintza enpresako zuzendaritzaren jarrera onartezina salatu nahi du, langileek euren lan baldintzak hobetuko dituen enpresa itun bat negoziatzeko eginiko...

Munduko Medikuen zuzendaritzak EEE bat proposatu du langile guztien %25 kaleratzeko

Entitateko Langileen Legezko Ordezkaritzak ez ditu aintzat hartzen zuzendaritzak emandako arrazoiak, eta EEEa justifikaziorik gabea eta prebentiboa dela adierazi du.

EITBko zuzendaritzak euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu du helburuen artean euskara sustatzean duen hedabide bateko zuzendari

EITBko zuzendaritza nagusiak eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari berria hautatu berri du, EITBren webgune berrien sorkuntza prozesua amaitzeko. Pertsona horren ardura izango da, eitb.eus zuzentzeaz gain, jaiotzear den atari digital berria abian jarri eta horren zabalkundea gidatzea.