2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakLABek “Irrati Publikoaren Aldeko Manifestua” delakoa zuzen kokatzea komenigarritzat jotzen du

LABek “Irrati Publikoaren Aldeko Manifestua” delakoa zuzen kokatzea komenigarritzat jotzen du

Duela gutxi Radio Euskadiko langile talde batek argitaratu duen “Irrati Publikoaren Aldeko Manifestua” izeneko oharra dela eta, LAB sindikatuak horrekiko duen jarreraren berri eman nahi du.

LABetik urteak daramatzagu enteko zuzendari ezberdinen kudeaketa salatzen. Kudeaketa horren ezaugarriak dira batetik ildo editorialarekiko interes politiko zehatzak eta bestetik ilunkeria eta eremu askotan ematen den gardentasun falta. Honi guztiari Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizketa politika gehitu behar diogu, manifestuaren sustatzaileek beraiek ondo dioten bezala, EITBk ematen duen zerbitzu publikoaren kaltetzeko arriskua areagotu duena hain zuzen.

Baina EITBn eman den “publikoa” denaren narriadura ez da hilabete gutxi batzuen ondorioa, baizik eta nagusiki EAJk hainbat laguntzekin urteetan zehar ezarri dituen politika batzuen emaitza, eta hain zuzen ere EITBko eremuan behintzat politika horiek soilik LABek salatu izan ditu. Kontrol eta gardentasun eza duen egoera batez ere kontratazioen eremuan eman izan da, non eta kasu askotan kontratazioa “hatzarmarrez” egin izan da, deialdi publikoen bidez sortutako lan poltsek eskaintzen duten objektibotasuna sahiestuz.

Manifestua sustatzen dutenekin bat gatoz ere euskal irrati-telebista publikoaren eremuan ematen den euskararen egoera eta funtzioaren kezkarekin. Gure ustez bai EITBk zein bere langileek gure herriaren hizkuntzaren normalkuntzan funtsezko zeregina dute. Eta hain zuzen ere urteetan zehar ez dira horretarako beharrezkoak diren neurriak hartu.

Agerikoa da halako erabakien kaltetu nagusiak herritarrak direla, zerbitzu publiko honen hartzaile nagusiak diren neurriak.

Halere aipatutako manifestuaren eta ematen den testuinguruaren asmoaren inguruan ohartarazpen bat egin nahi dugu. Gure ustez kontu bat da EITBk eskeintzen duen zerbitzu publikoaren defentsa egitea, bertan euskara sustatzea eta zentzu honetan herritarrekiko nahitaezkoa den arreta, eta beste historia bat da hau guztia langile talde horrek aipatzen dituen lanpostuak eurenak direla defendatzearekin nahastu nahi izatea. Garbi daukagu EITBk ematen duen zerbitzu publikoaren narriaduraren arrazoi nagusia urteetan kudeaketan lehenetsi den eredua dela; baina ez dugu ahaztu behar ere aipatu eredu horri esker hain zuzen ere langile talde hau bertako plantila izatera igaro dela euren gaitasunak behar bezala egiaztatu gabe, eta lan poltsaren bidez kontratazio ugari egin gabe gelditu behar izan direla. Azken hamabi urteetan kontratatu gabe gelditu diren langile hauetaz ez da deus esan. Era berean argi dugu ere egoera honen erantzuleak langileak ez direla, enteko kudeatzaileak baizik; horregatik langile hauek, beste edozein profesionalek bezala, euren gaitasunak eta merituak adostutako LPDan frogatzeko aukera izango dute.

Ez deritzogu zilegi zerbitzu publiko honen defentsa egin eta era berean aipatutako lanpostuak kolektibo horrena izatea defendatzeari. Ez deritzogu zilegi ere euskararen defentsa demagogikoa egiteari, hain zuzen ere kolektibo honen eragozpen nagusienetariko bat hizkuntzaren ezagutza eza dela garbi dagoenean, bai eta hainbat kasutan konpromiso falta nabaria ere (nahiago genuke oker egotea, halaxe ikusiko da LPDan).

LABetik enplegu publikoaren eta kalitateko zerbitzu publikoen aldeko konpromisoa nabarmendu nahi dugu, izan ere bi hauek izan baitira Administrazio Kontseiluan LPDari gure babesa emateko arrazoi nagusiak. Baina zera azpimarratu nahi dugu, hau horrela izateko ezinbestekoa dela kontrol publikoa, gardentasuna, eta manifestuan bertan dioen bezala, hauek bermatzeko inbertsio publikoa handiagoa. Zentzu honetan datozen egunotan entean sortutako egoera errealaren eta bertan eman beharreko aldaketaren beharraren berri jendarteari emateko dinamika bat garatuko dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...