2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaLABek instituzioei Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko Lege proiektua ez aplikatzeko...

LABek instituzioei Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko Lege proiektua ez aplikatzeko eskatuko die

Espainiako Gobernuak uztailaren 26an onartu berri duen Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko Lege proiektuak, Toki administrazioen eraginkortasun eta aurrekontu-egonkortasunaren aitzakiapean, eskubide sozial eta laboralen murrizketa berri bat du helburutzat.

– Zerbitzu publikoak urritu eta herritarrengandik urrundu egiten ditu. Erreformaren asmoa udalen eskuduntzak gutxitzea eta udalak batzea izanik, udal txiki eta ertain askoren desagerpena bultzatu egingo da, enplegu publikoa galduz.

– Zerbitzu Publikoen merkantilizazioa bultzatzen du: toki administrazioa “argaltzea” helburua duen neurrian, administrazio honek eskaintzen dituen zerbitzuen koste eraginkorraren gaineko kontrola ezarriko du Estatuak.

– Toki administrazioaren kontrol ekonomiko eta finantzario osoa egingo du, geratzen den udal autonomia urriarekin bukatuz. Estatuak zentralismoa areagotzen jarraitzen du eta berak ezarritako aurrekontu-egonkortasunerako irizpideak bete behar izateak udal jarduera osoa baldintzatu egingo du.

– Udal eta foru instituzioetako langileon erregimena aldatu egiten du, funtzionario-erregimenaren alde eginez eta pertsonal laboralaren irautea kolokan jarriz edo bere pribatizazioa bultzatuz. Langile hauentzat –eta menpeko erakunde eta enpresa publikoetako langileentzat ere- Estatuaren aurrekontu-legearen bidez, soldata-masaren gaineko kontrola ezartzen du, orain arte funtzionarioentzat egiten duen bezala. Honek suposatzen du negoziazio kolektiboaren eskubidearekin amaitzea.

Ondorio gisa hau atera dezakegu: alde batetik toki administrazioek ematen dituzten zerbitzuak murriztu eta pribatizatu nahi dituzte, gastu publikoa txikituz interes pribatuen mesedetan eta enplegu publikoa desagerraraziz. Eta bestalde, birzentralizazio prozesuarekin jarraituz (hezkuntzako Wert legea -LOMCE-, adibidez), Estatuak, orain arte autonomien eta udalen zein diputazioen konpetentziak izan direnak bere egin nahi ditu.

Horregatik burujabetza eskuratzea ezinbestekoa da, erabakitzeko eskubidea alegia. Euskal Herriko langileok lehen bai lehen gure negoziaziorako esparrua eta gure eskubide laboral eta sozialak erabaki ditzagun. Euskal herritarrok euren instituzioen eskuduntzen inguruan ere erabaki dezagun. Soilik horrela etengabeko eraso eta inposaketa hauei aurre egiteko gai izango gara. Horregatik oraindik erabakitzeko eskubide hau onartzen ez duten instituzio, sindikatu eta gainontzeko eragileek hausnarketa egin beharko dute gaurko marko autonomikoaren gabeziez eta porrotaz.

Bitartean, LABek udal eta foru instituzioei eskatuko die inposizio berri hau ez aplikatzeko. Gure Herriaren kontra espainiar Estatuak ezartzen duen inposizio guztiei aurre egingo dion harresi bat eraiki dezagun eragile sindikal, politiko eta sozialen artean.

Horrela, LAB sindikatuak irailean udal eta foru erakundeetako Enpresa Komite eta Pertsonal Batzordeetan mozio bat aurkeztuko du delegatu guztien eskutik lege honen kontrako atxikimenduak jasotzeko. Horregatik, gainontzeko sindikatuei dei egiten diegu gure eskubide sozial eta laboralen defentsan elkarlanerako espazioak bila ditzagun. Eredu ekonomiko eta sozial berri baten beharra ikusten badugu eta eredu hori euskal herritarrok euskal herritarrontzat sortua izan behar dela ados jartzen bagara, denon artean posiblea dugu egoerari buelta ematea.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...