2024-12-21
HomeUncategorizedLABek instituzioei EEE bidez sektore publikoko langileen kaleratzeei bide emateko atzo argitaratutako...

LABek instituzioei EEE bidez sektore publikoko langileen kaleratzeei bide emateko atzo argitaratutako neurria bete ez dezaten eskatzen die

Enpleguaren Erregulaziorako Espediente bidez (EEE) sektore publikoko langileen kaleratzeei bide emateko atzo, urriak 30, BOEn argitaratutako neurria, PPren Gobernuak azken hilabeteotan sektore publikoa suntsitzeko hartutako neurrien jarraipena da.

Araudi honek otsailean kaleratu eta uztailean birmoldatu zen lan erreforman du oinarria, eta oraingoan, EEEak sektore publikoan gauzatzeko "aurrekontu ez-nahikotasuna" zertan datzan zehazten du. Horrela udal, erkidego autonomiko edo ente publikoetan, aurreko urtean defizitarekin amaitu eta urte horretako aurrekontua %5 (edo azken bi urteotakoa %7) murrizten denean gauzatu ahal izango da. Murrizketa hau kontabilizatzeko, aurrekontuen indarraldian zehar dekretatutako edozein murrizketa gehitu ahalko zaio.

Gogoratu behar dugu egun administrazio asko eta asko egoera honetan aurkitzen direla, hain zuzen ere, administrazio hauek badirelako herritarroi dagozkigun oinarrizko eskubideak egikaritzeko zerbitzu publikoak eskaini behar dituztenak. Horrela, neurri honen bitartez milaka langile publiko kalean uzteko arriskuarekin batera, zerbitzu hauek eskaintzeari utzi edota horien kudeaketa esku pribatuetan utziko dute.

Esan bezala, azken neurri hau azken hilabete eta urteotan sektore publikoa deuseztatzeko hartutako neurrien jarraipena da. Norabide honetan hartutako erabakiek sektore publikoko langileen lan baldintzak okertzeaz gain jada milaka lanpostu publikoen suntsiketa ekarri dute (ordezkapenak mugatuz, lan eskaintza publikoak ezin eginez, lan astea luzatuz, …), zerbitzu publikoen hauen eskaintza nabarmen mugatu delarik eta bere kalitatea okertzeko arriskua handituz. Eta zoritxarrez, momentuz soka luze honek etenik ez duela izango aurreikusi dezakegu.

Alde horretatik, LAB sindikatutik Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako instituzio ezberdinetako arduradun politiko ezberdinei deia luzatzen diegu neurri hau, eta inposatutako bestelakoak, bete ez ditzaten. Horrela eskatzen baitu bertako langileen eta herritarren gehiengoak. Zerbitzu publikoen garapenaren alde eta enplegu publikoaren sorreraren aldeko hautua da eragile sindikal, sozialek, baina baita politikoek ere egin behar duguna. Sektore eta langile publikoen eskubideen aurka eta murrizketen alde egiten duten instituzioen jarreraren aurka mobilizatzen jarraituko dugu.

Donostian, 2012ko urriaren 31n

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...