2024-12-23
HomeLAB Sindikatua2013/2014 LAN URTEALABek hiru erronka nagusi markatu ditu kurtso berriari begira

LABek hiru erronka nagusi markatu ditu kurtso berriari begira


Langabeziaren, prekarietatearen eta pobreziaren kontrako borroka, krisitik irteteko burujabetza prozesuan iniziatibak hartzea eta benetako bake eskenatokia ekarriko duen prozesuan inplikazioa izango dira LABen ardatz nagusiak hasi berri den kurtsoan.



1. Langabeziaren, prekarietatearen eta pobreziaren kontrako borroka

Hau izango da gure agenda eta praktika sindikala markatuko dituena. Euskal langileriaren bizi baldintzak determinatzen dituen auzia denez gero, hauxe izango da gure lehentasunezko borroka. Eta borroka hau lantokietan, herrietan, instituzioen aurrean eta fronte guztietan egingo dugu.

Borroka honen ardatzak:

– Euskal Herriko eskubide sozialen karta: 
Erasoen kontra borrokatzea ez da nahikoa; arazoaren muinera jo eta alternatiba eraiki behar dugu. Elite ekonomiko baten neurrira eta zerbitzura egina dagoen ereduak sortu du egoera hau eta eredu horretan sakontzen duten politikek eramaten gaituzte krisi gero eta sakonago batera. Beraz, eredua da aldatu behar dena eta jendartearen interesak elite txiki baten interes ekonomiko partikularren gainetik lehenetsiko dituen eredua eraiki.

Karta soziala horretarako tresna da. Gure etorkizuna nolakoa izan behar den kapitalak erabakitzeko prest ez gauden guztion arteko akordio sozial zabala eratzea da funtsa. Hortaz, aurtengo jauzia gaur artekoa baino askoz zabalagoa den aliantza soziala osatzea izango da.

– Erreformaren aurkako borroka: 
Lan erreforma enpresarien aintzinako aldarrikapena asetzera etorri da: lan harremanak euren kabuz erabakitzeko eta euren interes partikularren arabera nahi duten guztia eta muga gabe egiteko aukera eman diote gobernuek. Erreforma enplegua suntsitzeko eta langileon lan eta bizi baldintzak okertzeko eta are gehiago prekarizatzeko tresna baino ez da.

Erreforma lantokietan eta lankokietatik kanpo borrokatuko dugu:
Eraso guztiei eratzungo diegu eta horretarako borroka protoloko oso bat jarriko dugu martxan. Langileak erasotzea ez da doanekoa izango enpresarientzat.

Negoziazio kolektiboa defendatzen jarraituko dugu. fase berri bat hasi da eta honek erabaki berriak hartzera eraman behar gaitu. Horregatik, LABen ekimen eta helburua izango da euskal sindikalismoan akordioak sustatzea eta honetarako proposamen eta eskainza luzatuko diegu sindikatu guztiei.

– Politikak aldaraztea:
Enplegua sortzeko politika eraginkorrak behar dira. Momentura arte enpleguaren izenean burutu diren politika guztiek porrot egin dute, merkatuaren eta enpresarioen apeta hutsean uztean oinarritu direnez gero. Enplegua sortzeko politika eraginkor bakarra lanaren banaketan eta jardunaldiaren murrizketan oinarritzen dena da. LABek bere enplegu proposamena ahalik eta eragile gehienekin konpartitu eta lankidetza posibleak aztertuko ditu.

Politika sozialak eta prestazioak ezin dira aurrekontuen menpe zalantzatan jarri, bestelako partida batzuk eztabaida ezinak omen diren bitartean. Are gutxiago, miseriara kondenatzen gaituzten politiken erruz, gero eta premia handiagoak sortzen direnean. Prestazio sozialak ez dira oparia edo karitatea, bermatu egin behar den eskubidea baino.

2. Burujabetza prozesuan iniziatibak hartu, krisitik irteteko

Krisi orokor eta sakon honetatik irteteko modu bakarra Euskal Herriak bere bide propioa egitea da. Estatu Frantsesari lotuak eta Espainiar Estatuaren porrotaren menpe ez dugu zer eginik. irtenbide propioa eraiki behar dugu, geure kabuz eta geure ekimenez. Garaia da euskal ekonomiaren argazki eta diagnostiko sakon bat egiteko, ditugun premia ekonomiko eta sozial nagusiak identifikatzeko eta gure etorkizunerako funtsezkoak diren zutoin ekonomikoen gainean benetako akordioak eraikitzeko.

Guztiz agorturik dagoen eredu politiko eta sozioekonomikotik eredu berri baterako trantsizioa egin behar dugu. Horretarako bidea marraztu, bitartekoak eskuratu eta Euskal Herriko eragileon ekimenez eraiki behar dugu. Estatus politikoaren eztabaida EAEn, atzeraezina den aldaketa politikoarena Nafarroan, instituzionalizazioa Ipar Euskal Herrian… Euskal Herri osoa dago egituraketa politikoaren eztabaidan sartuta, Euskal Herria osatzen duten lurralde guzti-guztietan daude aldaketa politikoak ekarriko dituzten prozesuak irekita. Honen aurrean LABek zera adierazi behar du:

– Prozesu bakarra. Euskal Herria politiko, ekonomiko eta sozialki egituratzea ekarri behar duen prozesu bakar baten adarrak izan behar dira eztabaida hauek. Ariketa demokratikoa izan behar dira eta euren oinarria euskal herritarron erabakitzeko eskubidea izan behar da.

– Krisi ekonomikoaren testuinguruan egiten den prozesu politikoa da. Krisitik aterako gaituen eredu sozioekonomiko berria eraikitzea izan behar du helburu. Aldaketa politikoek eredu berria eraikitzeko bitartekoak eta baldintzak sortzea ekarri behar dute.

– Sindikalismoak eztabaida eta prozesu horietan parte hartu behar du. Prozesua ezin da alderdi politikoen esku galditu huts-hutsean. Langileria erabaki guneetatik kanporatua izan da eta ezinbestekoa da berez duen subjetu politiko izaera berreskuratzea eta eztabaida zein erabakietan parte hartzea.

Euskal Herria bere buruaren jabe izatea bide oso baten emaitza izango da, baina burujabetza ariketak gaurdanik egin behar ditugu eta egin ditzakegu. Geure esku dago eragile ekonomiko eta sozialen artean Euskal Herriak behar duen eztabaida sozioekonomikoa behingoz antolatzea eta egitea. LABek, bide hau sustatzeaz gain, sindikalismoak bide horretan jokatu behar duen paperaz gogoeta sakona egingo du.

Burujabetza prozesuan iniziatibak hartuko ditugu:
Burujabetzaren ardatza den erabakitzeko eskubidearen alde eginez. Borroka hau lantokietara eramango dugu.
Burujabetza ekimenak eremu ezberdinetan sustatuz: eremu sozialean Euskal Herriko eskubideen gutunean inplikatuz, laboralean euskal lan kodearen eztabaida bultzatuz…

3. Euskal Herriak konponbidea eta bakea behar ditu. LABen inplikazioa

Gure etorkizunaz demokratikoki erabakitzea ekarriko duen zikloa behingoz ireki behar da gure herrian. Horretarako, derrigorrezkoa da gatazkaren ondorioak gainditzea eta gatazka horren jatorriak konpontzea. Hitz bitan, konponbidea eta bakea ekarriko dituen prozesua burutzea premiazkoa da Euskal Herriarentzat. Hau guztion zeregina da eta guztion erantzukizunaz baino ez da posible izango. Hortaz, LABek prozesu hau burutu dadin inplikatu eta lagundu egingo du.

Oso kezkaturik gaude egungo egoerarekin. Izan ere, Estatu indar ezberdinen aldetik blokeo egoeratik inboluzio politiko nabarmenera salto egin dela ikusten ari gara, Euskal Herriak bere bidea egiteko dauzkan aukera argiak oztopatzeko eta ekiditeko helburuaz. Bestetik, normalkuntza politikoa oztopatzeko eta ezinezkoa egiteko erasoak etengabeak izan dira udaran zehar. Honen xede bakarra giro soziala tenkatzea eta existitzen ez den gatazka soziala sorraraztea baino ez da izan, bake prozesuan eman litezkeen pausuen beldur. Azkenik, benetako akordioak lotzeko nabarmentzen den borondate eskasa ere bada kezkatzekoa. Herri honetako gehiengoaren borondatea da eta baldintzak egon badaude; guztiok erantzukizunaz jokatzeko ordua da.

Korapiloak askatzen hasteko sasoia da. Gatazkaren ondorioak eta presoen afera mahai gainean daude, besteak beste. Estatuen borondate falta eta injerentzien gainetik, korapilo horiek nola gainditu nahi ditugun adostu beharra daukagu, akordio sendoak erdietsirik, bidea markatzeko eta aurrera egin ahal izateko. Bake prozesua azken muturrera eramaten laguntzea denon ardura da. Sindikalismoa ere normalkuntza politikorako tresna izan behar da eta LABek horretan inplikatu eta jardungo du.

Euskal Herrian, 2013ko irailaren 10ean

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EITBko zuzendaritzak euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu du helburuen artean euskara sustatzean duen hedabide bateko zuzendari

EITBko zuzendaritza nagusiak eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari berria hautatu berri du, EITBren webgune berrien sorkuntza prozesua amaitzeko. Pertsona horren ardura izango da,...

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...