2025-03-23
HomeIrakaskuntzaZerbitzuetako LaboralakLABek Hezkuntza Saila Lan Ikuskaritzan salatu du

LABek Hezkuntza Saila Lan Ikuskaritzan salatu du

LABek Hezkuntza Sail Menpeko Zerbitzuetako Laboralen lanaldia 1.614 ordutan luzatzearen inposaketa dela eta Hezkuntza Saila Lan Ikuskaritza aurrean salatu du. Inposaketa hau negoziaketa prozesua zabalik zegoen momentuan jaso zen.

Jarrera honen aurrean LABek ez du posible ikusten negoziaketa errel bat. Hau dela eta datorren Otsailaren 4an 11.15etan Arabako Lan Ikuskaritzan salaketa prozesua hasiko da.
  
LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.