2025-04-12
HomeIndustriaMetalgintzaLABek Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmena indarrean dela aldarrikatu du

LABek Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmena indarrean dela aldarrikatu du

Gipuzkoako metalgintzako herrialdeko hitzarmena indarrean dela aldarrikatuz LABek jarritako salaketa aztertu du gaur Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Bilbon. LABeko metalgintzako ordezkariek herrialdeko hitzarmenen defentsa egin dute epaitegiaren kanpoaldean, eta gaurdaino egin bezala, eta epaia edozein delarik, Rajoyren erreforma atzerakoia metaleko enpresetan aplikatu ez dadinborrokan jarraituko dutela adierazi dute. 

Elkarretaratzean, LABeko metalgintzako arduraduna den Jon Kirru Iparragirrek, sindikatuak jarritako salaketak hitzarmena bizirik jarraitzeko bide bat irekitzen duela esan du, baina bizirik irauteko borroka honetan Gipuzkoako metaleko langileak direla giltza aldarrikatu du. Horren adibide uztailaren 7a baino lehen eta ondoren metalgintzako langileek euren eskubideen alde egindako lana goraipatu du.

Iparragirrek Adegiren jarrera salatu du, euren asmoa Rajoyk inposaturiko erreforma enpresetan txertatzea dela aipatuz. LABek negoziazio kolektiboan bizi dugun gatazta ez dela juridikoa gogoratu du, sindikatuarentzat "argi ikusten" da " gatazka hau politikoa, soziala eta sindikala dela".

Iparragirrek sindikatuak herrialdeko hitzarmenaren aldeko borroka enpresetara ere eramango duela adiezi du eta "enpresetan konfliktibitatea bilatuko" dutela gaineratu du, bertan, "herrialdeko, sektoreko langileek hitzarmen honekiko atxikimendua sekulakoa dela" argi geratu delako.
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...