2025-03-28
HomeErrepresioaLABek gezurtatzen du, asteburuan Tafallan jazotako ustezko liskar batzurekin erlazionatuz argitaratutako ...

LABek gezurtatzen du, asteburuan Tafallan jazotako ustezko liskar batzurekin erlazionatuz argitaratutako informazioa

LABek guztiz gezurtatzen du sindikatu honi erreferentzia eginez zabaldutako informazioa. Guardia Zibilaren iturriak aipatuz komunikabide desberdinetan jasoak izan diren ustezko gertaera horietan ez da LABeko abokaturik inplikaturik egon.

Aipatu informazioa zenbait hedabideren aldetik inolako kontrasterik egin gabe hedatu izana larria da, areago, LAB sindikatuak beti ateak irekita dituenean ezein informazio kontrastatu nahi duen ororentzat. Kritikaz eta kezkaz hartzen dugu aipatu hedabideek kalitatezko edozein jarduera informatibo bermatzeko eta medioaren seriotasuna eta lan informatiboa ziurtatzeko ezinbestekoa den oinarrizko printzipio honi bizkar eman izana. Komunikabide horiei eskatzen diegu egiazkoa izan ez den informazio guztia zuzentzeko. 

LAB sindikatuaren izena gisa honetako gertaerekin nahasi nahi izana ez da kasualitatea. Intentzionalitate politikoa ikusten dugu honen atzean. Egozten zaizkigun arduren larritasuna aintzat hartuta, ez dugu baztertzen honen aurrean neurriak hartzea, eta prozedura legalak abiatzea. 
  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.