2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek gainontzeko sindikatuei dei egiten die banaka ez biltzeko Osakidetzarekin

LABek gainontzeko sindikatuei dei egiten die banaka ez biltzeko Osakidetzarekin

Ekanaren 26ko manifestazioan mahai sektorialeko sindikatu guztiek Osakidetzari ahalik eta azkarren mahai deitu zezala eskatu ostean, komunikabideen bitarter uztaila amaitu aurretik mahaia deituko zuela esan eta sindikatu guztiekin aldebikoak egingo zituela jakinarazi zuen. LAB ez da aldebikora joango eta gainontzeko sindikatuei berdina egin dezatela eskatu die.

LABen oharra
LABek gainontzeko sindikatuei dei egiten die banaka ez biltzeko Osakidetzarekin

«Oso bide luzea egin behar izan dugu Osakidetzako Mahai Sektorialeko sindikatu guztiok eta ESK-k (mahaian ordezkaritzarik ez daukana) topagunea lortu ahal izateko eta Osakidetzaren estrategiari aurre egiteko. Ekainaren 26ko manifestazio arrakastatsuak argi adierazten digu hasitako ibilbideak bere fruituak eman ditzakeela, langileongan borrokatzeko grina piztuz, eta gure lan-baldintzak zein osasun publikoaren defentsa Osakidetza negoziatzera behartuz. Helburu honekin eskatu genion Osakidetzari ahalik eta lasterren Mahai Sektoriala deitu zezala.

Manifestazioaren ostean, Osakidetzak atoan jo zuen komunikabideetara negoziatzen ari zela, uztaila amaitu baino lehen mahai sektoriala deituko zuela eta “sindikatu guzti-guztiekin” aldebiko batzarrak burutuko zirela adieraztera. Honen aurrean, LAB SINDIKATUAK zera adierazi nahi du:

• LAB EZ DA JOANGO OSAKIDETZAREKIN ALDEBIKO BILERARA. Honela jokatu izan dugu orain arte (mahai sektorialeko gaiak mahi sektorialetik kanpo negoziatzeari uko eginez) eta ARE GEHIAGO ORAINGO TENOREAN, SINDIKATUON BATERA JOTZEA HAIN BEHARREZKO DENEAN.
• GAINONTZEKO SINDIKATUEI HONAKO ALDEBIKO BILERETARA EZ JOTZEKO DEIA EGITEN DIEGU, BATZAR HAUEK OSAKIDETZAREN POSIZIOA INDARTU, BANAKETA ETA MESFIDANTZA SORTU ETA GURE INDARRA AHULDU BAINO EZ BAITUTE EGITEN.
• DENOK ESKATU BAGENION OSAKIDETZARI MAHAI SEKTORIALA, BERTARA JO BEHAR DUGU GURE HELBURUAK DEFENDATZERA. ZER DELA ETA NOR BERE ALDETIK JOATEA? ZER NEGOZIATZEKO?
• AZKENIK, BILBOKO MOBILIZAZIOAGATIK ZORIONDU NAHI DITUGU LANGILE GUZTIAK ETA, BIDE BEREAN, JENDE GEHIAGO GEHITZERA ETA GURE HELBURUAK LORTU ARTEKO BIDEAN URRATSAK EMATERA ANIMATU.

Euskal Herrian, 2014ko uztailaren 2an »

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...