2024-12-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaMutuakLABek FREMAPen iruzurra salatu eta mutuen erreformari muzin egin dio

LABek FREMAPen iruzurra salatu eta mutuen erreformari muzin egin dio

Gaur, uztailak 4an, LABeko delegatu eta afiliatu anitzek FREMAPek eragindako 43 miloi euroko iruzurra salatzeko eta langileon gertakizun arruntak nahiz profesionalen estaldura zerbitzu publikoen bitartez kudeatzea aldarrikatzeko mobilizazioa ekimena burutu dute.

Mutua patronalek urteetan eragindako iruzurra publikoki salatu dute. Izan ere, FREMAPen kasua (duela gutxi argitaratu dena) ez da bakarra. Gaur egun, Fondoen erabilpenetan eta Gizarte Segurantzarentzako nahi ta nahiezko itzulpenetan mutuen aldetik irregularitateak daude. Madrilgo Kontu epaitegiak (2009ko txostena) okerreko 15 milioiko gastua ikusi zuen.

Duela gutxi, Gizarte Segurantzak (GS) FREMAP mutuari eskatu egin dio 43’2 miloi euro (diru publikoa dena) itzultzea. Mutua honek diru publiko hori GS-ri itzuli beharrean marisko, BMW eta bestelako luxuzko kotxeak, mutuaren zuzendaritza taldekoak nahiz hauen bikotekideen bidaiak eta nazio paradoretan egonaldiak, etab. ordaintzeko baliatu dute. FREMAP Estatu espainolean dagoen mutuarik handiena da eta urtero 2300 miloi euro publikoak kudeatzen ditu.

Bestalde, zenbait medio filtratu dutenaren arabera, gaur Gobernu espainarraren ministro kontseiluan onartu behar dituzten Mutuen legearen proiektua eta Aldi baterako ezgaitasunaren (incapacidad temporal) kontrolaren inguruko Errege Dekretuaren proiektua zorrotz kritikatu du LAB sindikatuak.

Azken zirriborroak oinarri hartuta eta gaur onartu daitezkeen proiektuak aztertzeke izanik, LAB sindikatua erreforma honen kontra posizionatu da. Mutua patronalek langileon osasunaren kalteetan, gero eta eskumen zein boterea gehiago izanen dutela salatu egin dute.

Izan ere, mutuei aitortuko zaizkien eskumen berriekin erabateko kontrola izan dezakete. Esate baterako:

-Gertakizun arrunten kontrola bajen 1. egunetik abiatuko da.
-Gertakizun arrunten kasuetan errebisio medikuak egiteko nahitaezkotasuna.
-Alta emateko aukera eta eskumena.
-Langileon historia klinikoa eskuratzeko aukera
-Minaren jatorria arrunta edota lanekoa den erabakitzeko ahalmena.

Hau da, Osasun sistema publikoa pribatizatzeko arriskua dago, Osasun sistema bikoitza sortuz. Bata, aktiboan dauden langileentzako eta errekurtsoak izanen dituena. Eta bigarrena, gainontzeko herritarrentzat eta errekurtso gutxiago izanen dituena.

Mutuen erreformaren aurrean eta duela 60 urte gainontzeko Europan gertatu bezala, mutuak desagerraraztea funtsezkoa dela aldarrikatzen du sindikatu honek. Halaber, mutuen baliabideak eta konpetentziak publikoak bilakatzearen aldeko apustua egiten du. LABen alternatiba zehatza da:

-Gertakizun arrunten kontrolerako mutuen eskuduntza baztertzea. Hau da, enpresek gertakizun arrunten prestazio ekonomikoa eta gertakizun hauen ondorioz egon daitezken bajak eta alten kontrolerako estaldura Gizarte Segurantzaren bitartez hitzartu dezatela.

-Enpresek eta erakundeek laneko gertakizunek prestazio ekonomikoaren estaldurari

-Gizarte Segurantzaren bidez hitzartu dezatela, eta ez mutuen bitartez. Hala, gertakizun hauek direla-eta, Osasun zerbitzu publikoak emango du osasun arreta.

-Nafarroako administrazioak, lantalde publiko osoa Gizarte Segurantzaren erakunde-laguntzailea den Autoaseguradoraren baitan barnebildu dezala. Langile hauen laneko gertakizunen asistentzia medikua Osasunbidetik bermatuz. Autoaseguradora honetan kontrolerako guneak egongo dira, eragile politiko nahiz sindikalen parte hartzea bermatuz.

-Gizarte Segurantzaren medikuek langileon historia klinikoa eskuratzeko aukera baztertu.

Izan ere, sindikatu honek denbora luze darama hau aldarrikatzen eta aurrera eramateko baldintzak sortzen. Hau da, mutuen iruzurra eta kudeaketa txarra salatuz, langileon eskubideak eta lan osasunaren aldeko kontzientzia eta informazioa zabalduz eta gertakizunen estaldura mota aldatzeko urrats praktikoak bultzatuz.

Azken hilabeteotan, lan toki askoetan langileon asanbladak burutu ditugu, zenbait enpresen ordezkaritzekin negoziatu egin da eta hainbat hitzarmen lortzen ari dira gertakizunen estaldura mota aldatzeko.

Zehazki, Nafarroako eremu publiko nahiz pribatuko zenbait lan tokietan adostu dute edota kudeatzen ari dira mutuen zerbitzua baztertu eta zerbitzu publikoaren bitartez gertakizunen estaldura bermatzea. Esatebaterako, MANK mankomunitatea, KATUKA haur eskola, K.K.E Txantrea, GUEMA SA, Arbizu eta Lakuntzako Udalak, Etxarri-aranatzeko Ikastola, Aita Barandiaran zahar etxea…

Azkenik, egun zenbait enpresetan mutuarekiko kontratazio irregularrak egiten ari direla salatu dute. Izan ere, egun Xedapen iragankorra dago, zeinak mutuarekiko edo gizarte segurantzarekiko hitzarmen guztiak luzatzen dituen Mutuen Lege berria indarrean egon arte eta beraz, gaur egun indarrean dauden kontratazioak ezin dira aldatu. Eta sindikatu honek salatuko ditu, joan den astelehenean Nafarroako Lan Ikuskaritzan salatu zuen bezala, mutuarekiko kontratazio irregularra egiteagatik.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...