2025-03-24
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaLABek fracking bezala ezagutzen den haustura hidraulikoaren teknika baztertu behar dela deritzo

LABek fracking bezala ezagutzen den haustura hidraulikoaren teknika baztertu behar dela deritzo

Gaur, urriak 19a frackingaren kontrako mundu mailako eguna izanda, LAB sindikatuak teknika arriskutsu hau Euskal Herrian baztertzea eskatzen du. Sistema energetiko seguruak lortu behar ditugu Euskal Herriaren beharrak asetzeko, lanpostu ugari sortuko dituztenak, garapen ekonomiko orekatuagoa, aire garbiagoa eta herritarrontzat osasun hobea bermatuko duena. Horretarako lehen urratsa, haustura hidraulikoa bezalako teknikak baztertzea da.

Teknika honekin gasa duten harri geruzak hautsi eta gasa askatzen da. Injektatzen den fluidoa urez eta areaz osaturik dago, eta substantzia kimiko toxiko ugari dauzka. Harrietatik ateratako gasa gorantz ateratzen da eta bildu egiten da. Harria hausteko injektaturiko urak substantzia toxiko alerjeniko, mutajeno eta minbizi sortzaile ugari dauzka bere baitan. Teknika lurrikara sortzaile izaten da, eta era honetara, gai toxikoen isurketak izaten dira bai akuiferoetara, eta bai atmosferara, uraren eta airearen kutsadura sortuz. Frackingak lurraldearen okupazio itzela suposatzen du, plataforma bakoitzak zenbait hektarea behar ditu, horrez gain, banaketarako, biltze lanetarako azpiegiturak eta errepideak behar ditu.

Euskal Herrian, Frackinga garatzeko lau baimen daude eta 300.000 hektareatan eragina daukate: Enkarterrietatik Gaubeara, Gorbeialdetik Trebiñora eta Arabako mendialde guztia. Bizkaiko kostaldean Uribe Kosta, Uribe Butroi eta Busturialdeko lurralde zati handi bat. Bizkaiko Kadaguako zonaldetik hasi eta Gipuzkoako Tolosaraino eremu guztia eta Nafarroan Sakanatik Pirineoetara.

Botere ekonomikoek esango digute etorkizunerako guztiz beharrezkoa dela frackinga, baina guk argi dugu inondik inora ez dela erregai fosilen alternatiba, hasteko jendarte osoaren bizia eta osasuna babesten ez delako. Dagoeneko, hainbat herrialdeetan teknika hau legez kanporatua izan da arriskutsua, kutsakorra eta osasunarentzat kaltegarria delako, Nafarroako parlamentuak ere horrela bozkatu zuen orain dela gutxi, gainontzeko parlamentu eta administrazio ezberdinek ere horrela egin beharko lukete, eta hori da gure aldarrikapena ingurumena eta herritarron eta langileon osasuna babes dezatela bestelako interesen gainetik.

LABen apustua energia aurrezteari eta eta eraginkortasunari benetako bultzada ematea da, energia berriztagarri garbiak eta instalazio sakabanatuak sustatzeaz gain. Ildo horretan, herri industrialdunok aurrerapausu handiak eman ditzakegu energia aurrezteko, batez ere elektrizitateari dagokionez.

   

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Eusko Legebiltzarrera eraman du Enplegu Zentro Berezietako EAEko lehen lan hitzarmenaren beharra

LABeko Enplegu Zentro Berezietako ordezkariek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, abenduaren 3an Enplegu Zentro Berezietako lehen lan hitzarmena negoziatzeko mahaira deitu zuen LABek. Mahai horretarako bi deialdi egin ostean, ordea, patronalak bere ardura hartu gabe jarraitzen du, eta ez da lortu mahaia eratzea.

Euskal Herriak Kapitalari Planto Osakidetzaren pribatizazioaren aurka mobilizatuko da

Martxoaren 31n mobilizatuko da Bilbon, 11:00etan, Areilza Doktorea kaleko anbulategiaren aurrean.

Udalerriko Eguneko Arretarako Landa Zentroko langileen lan-baldintzak sektore publikokoekin parekatzeko eskatzen dio LABek Amurrioko Udalari

Aspaldi bideratu zuen LAB sindikatuak bere ekintza sindikala eta negoziazio kolektiboko estrategia zaintza sistema publikoa lortzera. Hego Euskal Herriko administrazioei pribatizatutako zaintza langileen publifikazioa exijituz eta zaintza zerbitzuen kudeaketa publikoa aldarrikatuz.