2024-12-26
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek ez zuen parte hartu atzo Osakidetzak deitutako mahai sektorialean

LABek ez zuen parte hartu atzo Osakidetzak deitutako mahai sektorialean

Aspaldidanik esana dugun legez, ez gaude prest Osakidetzak muntatutako zirko sasi-negoziatzailean parte hartzeko. Oraingo arrazoi berberetan oinarriturik, pasa den ekainaren 2an Mahai Sektorialetik altxatu egin ginen ELA sindikatuarekin batera, Osakidetzaren jarrera salatzeko asmoz: negoziazio borondanterik eza, inposaketa, pribatizazioak eta informazioa ezkutatzea.
Argi azaldu genuen zeintzuk ziren bueltatzeko baldintzak: murrizketak bertan behera utzi, eta benetako negoziazioa burutu egutegi zehatz baten arabera, zeinetan Lan Baldintzen Akordio berria lehentasuna zen. Honakoak ematen ez diren bitartean, ez gara joango bileretara, zeinetan patronalak esaten digu zer egingo duten, inolako negoziazio aukerarik gabe:

– Indarrean dagoen Lan Baldintzen Akordioak 2009an zuen amaiera, baino orain arte luzatzen ari dira. Osakidetzak ez du entzun ere egin nahi Akordio berri batez.
– Gero eta murrizketa gehiago: kontratazioa, EPE plazak, ospitaleetako oheak… Bitartean, gero eta itxaro-zerrenda luzeagoak, diru gehiago pribatuentzat, diru gehiago zuzendaritzei eta milioka peonadetarako.
– Inposaketa hutsa: PACetako txapuza, Arabako Unibertsitate Ospitalea, Bizkaiko Osasun Mentala, La Asunción klinica pribatuaren aldeko apustua, OSIak; EPE, Kontratazio eta Mugikortasun Dekretazoak… Adar jotze hutsa baino ez da.

Osasun Publikoa deuseztatzen ari dira. Osakidetza ez da inolaz ere euren kortijoa. Eta ezin dugu onartu, ez lan baldintza duinen aldeko langile bezala, ezta kalitatezko osasun arretaren eskubidea daukagun erabiltzailea bezala ere.

LABek ez du inoiz besteak kritikatzen oinarritu bere diskurtsoa, baina nor bere lekuan ipini behar dugu eta Mahai Sektorialean aritzen diren sindikatuen jarrera salatu. SME, SATSE, CCOO eta UGT sindikatuek "Osakidetzaren antzerkian" parte hartzen jarraitzen dute eta, ondorioz, negoziazio faltari auspoa ematen. Nork sinatzen du, bada, Madril aldean Pentsioen kontrako erreforma eta erreforma laborala? Nork gehiengo sindikalaren mobilizazioen aurrean kontra-kanpaina burutu? Zertan dabiltza ezartzen dizkiguten murrizketa guztien aurrean? Non ote daude? Mahai Sektorialean negoziaziorik ez bada burutzen, sekretupean ari dira zeozer negoziatzen isilik eta mutu egotearen truke? Mahaitik altxatzerakoan eurei ere negoziazioa defendatzeko eta altxatzeko esan genien. Dirudienez, "antzerkia" nahigo dute.

Gure printzipioekiko fidelak gara. Horregatik Administrazioko Mahai Orokorretik ere altxatu egin gara eta mobilizatzen ari gara. Kalitatezko Zerbitzu publikoen alde, lan-baldintza duinak eta ekonomiaren berpiztea ziurtatzen dutenak. DIRUA EZ DA FALTA, LAPURRAK DIRA SOBERAN. Osakidetzan NEGOZIAZIO KOLEBTIBORAKO langile guztion ESKUBIDEA arriskuan da. Eta LAB ez dago hori onartzeko prest. Osakidetzak benetako negoziazio onartzen badu, Mahaira bueltatuko gara. Bestela, borrokan jarraituko dugu. Honela ulertzen dugu Osakidetzako langileekiko ardura.

Euskal Herrian, 2011ko abenduaren 20an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek grebara deitu du Linacal iturgintza enpresan, zuzendaritzak langileei entzungor egiten jarraitzen duela uste baitu

LAB sindikatuak Barañaingo (Nafarroa) Linacal iturgintza enpresako zuzendaritzaren jarrera onartezina salatu nahi du, langileek euren lan baldintzak hobetuko dituen enpresa itun bat negoziatzeko eginiko...

Munduko Medikuen zuzendaritzak EEE bat proposatu du langile guztien %25 kaleratzeko

Entitateko Langileen Legezko Ordezkaritzak ez ditu aintzat hartzen zuzendaritzak emandako arrazoiak, eta EEEa justifikaziorik gabea eta prebentiboa dela adierazi du.

EITBko zuzendaritzak euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu du helburuen artean euskara sustatzean duen hedabide bateko zuzendari

EITBko zuzendaritza nagusiak eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari berria hautatu berri du, EITBren webgune berrien sorkuntza prozesua amaitzeko. Pertsona horren ardura izango da, eitb.eus zuzentzeaz gain, jaiotzear den atari digital berria abian jarri eta horren zabalkundea gidatzea.