2024-12-22
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaLABek ez du Gipuzkoako Garbikuntzako hitzarmenaren aurreakordioa sinatu

LABek ez du Gipuzkoako Garbikuntzako hitzarmenaren aurreakordioa sinatu

KPIri lotutako soldata igoerarik jasotzen ez duen Gipuzkoako Garbikuntza hitzarmenaren aurreakordioa sinatu da. ELA, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek lotu dute aurreakordioa ASPEL patronalarekin. LABek ez du sinatu aipatu aurreakordioa, honetan jasotzen diren soldata igoerek ez dutelako inolako loturarik KPIarekin; horixe izan da patronalaren asmoa negoziazio honi ekin zitzaionetik.

Gipuzkoako Garbikuntza Hitzarmenaren negoziazio mahaian, ELA, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek lotu dute aurreakordioa ASPEL patronalarekin.

Aipatu aurreakordioan agertzen diren puntu nagusiak aldez aurretik hitzartu zituzten patronalak eta aipatu sindikatuek: adibidez, bost urteko ultraktibitatea eta soldata erregimena ez aplikatzeko klausula erabiliko balitz, Orpriccera jotzeko, enpresa eta langileen arteko akordioa bete beharko da. Aipatu edukiak LABek eta ELAk deitutako 10 egunetako lanuztearekin bat egin zuten langileek burutu zuten borrokari esker lortu ziren. LAB guztiz bat dator aipatu puntuekin, eta hauetan lortutakoa, LABek lortu du.

Gaurko egunez egin dugun bileran, soldata igoeraz bakarrik eztabaidatu dugu. Sindikatu guztiok egin dugun proposamenean, soldata-igoeren harira, KPIari eutsi behar zaiola aurreikusten da. Patronala gertu zegoen soldata igoerak adosteko, baina beti ere, KPIrekiko loturarik ez balute.

LABek ez du onartu aipatu ezarpena, bai ordea gainerako sindikatuek.

LAB bat dator aurreakordioan hitzartu diren soldata-igoeren zenbatekoarekin (%1ekoa 2015. urterako, %1,2a 2016rako eta %1,4a 2017rako), baina beti ere, hauek KPI-rekiko loturari eutsiko baliote. Helburu horretan hainbat formula proposatu ditu, ASPELek onartu ez dituenak.

LABek irizten du patronala baliatzen ari dela KPIren maila txikiez honen gaineko soldata-proposamenak egiteko, aipatu KPIrekiko edozein lotura etetearen truke. Epe erdiko estrategia hau oso kontuan eduki beharko dugu, etorkizunean egingo diren negoziazioetan oso ondorio kaltegarriak ekarriko dizkigulako KPIren maila handiagoa izango denean eta patronalak esango digunean soldata igoerak KPIrekin duen lotura hautsi zela aurreko hitzarmenetan eta honen eskaintzak oso azpitik egongo direnean. Horrela arituz, soldatak murrizteko oinarriak ezarri nahi ditu bakarrik patronalak.

Lan erreforma abiatu zenetik, LABek esan du gaur egun negoziatzen ari diren hitzarmenetan itunduko denak etorkizunean negoziatuko dena markatuko duela, batik bat, ultraktibitateari, ez-lotzeko klausulari eta soldata igoerei dagokienez. Hori dela eta oso garrantzitsua deritzagu tinko eusteari eta gure hitzarmenak blindatzearen alde borrokatzeari. Bada, ELAk, CCOOk, UGTk eta ESKek sinatu duten aurreakordioak ez du bermatzen soldata igoerek eta KPIak izan behar duten lotura.

Espero, espero genuen CCOOren eta UGTren jarrera, aspaldi patronalaren esaneko direlako, baina harritzen gaitu ELAren jokaerak, nagusiki arrazoi hori erabili dutelako CCOOk eta UGTk sinatu dituzten hitzarmenak kritikatzeko.

Aurreakordioa sinatu ez dugun arren, LABek zoriondu nahi ditu langileak egin duten borrokarengatik, borroka horri esker hitzarmen hau lortu delako. Bide batez, gainontzeko sindikatuak deitzen ditugu hurrengo negoziazioetan borroka gaitezen KPIari lotutako soldata igoerak berreskura ditzagun, patronalak duen asmo nagusienetako bat geraraziz.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...