2025-04-02
HomeZerbitzu PribatuakAurrezki KutxakLABek Euskal Kutxen-Kutxabank bidez Banku Publiko bat sortu eta garatzearen beharra aldarrikatu...

LABek Euskal Kutxen-Kutxabank bidez Banku Publiko bat sortu eta garatzearen beharra aldarrikatu du

LAB sindikatuak parodia-protesta egin du gaur Kutxabanken aurrean PNV eta PPk, PSEren babesarekin, Euskal Kutxen izaera publikoari amaiera ematen dion onartutako akordioak dakartzan ondorioak irudikatu eta salatzeko. Akordio hori tarteko kutxak akziodunen eta espekulatzaileen eskuetara pasako direla eta pribatizazio politika horien ondorioz kutxen bideragarritasuna ere kolokan jarri dela salatu du sindikatuak. "Kutxen obra soziala galbidean jartzen da akordio honekin eta obra sozialik gabe, kutxen benetako izaera galtzen da".

«Euskal Kutxak likidatzeko EAJk eta PPk PSEren oniritziarekin egindako ituna zitala da. Kutxen publikotasuna ezabatzea da helburua, akziodun eta espekulatzaileen jabetza izatera pasa daitezen»
Espekulatzaileei Euskal Kutxak
merke saldu nahi dizkiete

«Euskal Kutxak likidatzeko EAJk eta PPk PSEren oniritziarekin egindako ituna zitala da. Kutxen publikotasuna ezabatzea da helburua, akziodun eta espekulatzaileen jabetza izatera pasa daitezen.

Euskal kutxak banku espainiar handi bat bihurtzeko helburuaz pribatizazio eta hedapen politika bultzatu dutenen arduragabekeria arrisku larrian ari da jartzen Euskal Kutxen bideragarritasuna. Hauek pilatutako aktiboak merkeegi salduko dituzte, Nafarroako CANekin gertatu den bezala, eta hauek burutzen duten lana eragotziko da gizarte-ekintzan zein euskal ehun produktiboan egindako inbertsioen babesean.

Arazoaren larritasuna bikoitza da, erabaki hauek hartzen aritu direnek eta haien babes politikoek, EAJk, PPk eta PSEk, erabakiak bide beretik hartzen jarraitzen dutelako, eta azkenerako, gure aurrezkiekin egiten dena guk geuk eta hemendik kontrolatu, gure herriaren aktibazio ekonomikoan nola inbertitu eta aberastasunaren banaketan aurrera egiteko dugun aukera likidatu dutelako.

Gizarte ekintzaren likidazioa Kutxen berezko helburua likidatzea da eta haien etekinak gizarte ekintzaren kapitalizaziora eta inbertsioetara bideratu beharrean, akziodunen etekinak loditzera bideratzea.

LABetik pribatizazioa gelditu eta Euskal Kutxak-Kutxabanketik Banku Publikoa sortzea exijitzen dugu.

Garaiz gaude egoerari buelta emateko eta horregatik alderdi politikoei eta erakunde publikoei exijitzen diegu Euskal Kutxak-Kutxabanken izaera publikoa sendotzea eta krisitik ateratzeko funtsezko tresna bihurtzea.»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ausardia eta determinazioa eskatu dizkiogu Jaurlaritzari Confebask gutxieneko soldata propioa negoziatzera behartzeko

Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorra eta Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia Imanol Pradales EAEko lehendakariarekin batzartu dira gaur gutxieneko soldata propioak duen garrantzia helarazteko. Herritarren gehiengoak babesten duen eskari honen alde inplikatzeko eta bere alde egiteko eskatu dio Aranburuk Pradalesi, Akordio Intersektorial baten negoziazioa bultzatuz eta gure errealitate sozioekonomikoarekin bat etorriko den gutxieneko soldata hemen ezarri ahal izateko Herri Ekimen Legegilea babestuz.

LABek salatzen du aparteko orduen ondorioz 21 lanpostu baino gehiago galdu direla TCCn

20024an, aurreko urtean baino 5 lanpostu gehiago galdu dira.

EAEko hezkuntza publikoko irakasleak bigarren faseko greba dinamiken bukaerara iritsi dira

9. greba egunak jarraipen zabala izan du eta hurrengo fasera pasatzea beste alternatibarik ez die utziko Hezkuntza Sailak, benetako negoziaziorik egon ezean.