2025-03-21
HomeIndustriaFederazioaLABek eta Ernaik langile kualifikatuen lan eskariak aurkeztu ditugu Lan Delegaritzan

LABek eta Ernaik langile kualifikatuen lan eskariak aurkeztu ditugu Lan Delegaritzan

Langile kualifikatuen faltan dagoela Jose Luis Lopez Gil FVEMeko buruak egindako adierazpenak gezurtatzeko eta falta dena lanpostu duinak direla erakusteko, LAB eta Ernaik padadan otsailaren 4an iragarri bezala, eremu ezberdinetako langile kualifikatuen artean bildutako lan eskariak Lan Delegaritzan aurkeztu ditugu.

Orain direla egun batzuk, sektore ezberdinetatik; gazteak, emakumeak, langabezian dauden industriako langileak…, FVEMeko lehendakaria den, Jose Luis López Gil-ek, egindako adierazpenak erabat onartezinak izateaz aparte gezur hutsa zirela adierazi genuen.

Asteburu honetan ere, bide berdinetik doazen adierazpenak entzun behar izan ditugu berriz ere patronalaren ahotik. Eta gaur hemen, FVEMen aurrean bildu gara ozen esateko bere burua zuritzen eta gezurretan ari dela.

Ez da egia Bizkaian industrian lan egiteko prestutasuna eta gaitasuna duten pertsonarik ez dagoela. Eta hau egiaztatzen dute aste pare baten bueltan eta Lan Delegaritzan lortutako lan eskariek.

Gazteak, emakumeak zein aurretik industrian aritu eta orain langabezian dauden langileak, industrian lan egiteko prest daudela adierazten dute bildutako lan eskariak. Hori bai, lan hitzarmena bete eta lan baldintza duinak bermatuko dituen lan bat eskaintzekotan.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek benetako negoziazio zintzo, serio eta xantaiarik gabearen alde egiten jarraituko du SIDENORen

Pasa den ostiralean CCOO, UGT eta USO sindikatuek SIDENOR Azkoitiako lan-zentroan esandakoen inguruan, honako prentsa oharra ateratzea erabaki dugu. LAB sindikatuaren “jarrera onartezina” eta “batzarrak lehertzen saiatu” izana leporatu ziguten.

Aurre egin diezaiegun gure pribilegioei; deseraiki dezagun sistema arrazista hau

Gaur, martxoak 21, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren kontrako Nazioarteko Egunean, pribilegioetan jarri du azpimarra LABek. Izan ere, egungo sistema arrazista deseraikitzera bidean, oinarrizko urratsa behar du gure pribilegioak onartzeak.

Manifestazioa Iruñean apirilaren 5ean soldata eta pentsio duinen alde

Gaur Iruñean egin den prentsaurrekoan parte hartu dugu. Jarraian dituzue edukiak: